Ospakizunak. Aste Santuko mutilen entretenimendua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 19a
- Iraupena: 0:03:43
- Erref: ZAR-017/035
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Urtean zehar jaiak eta, ze jaia ospatzen izan zan orduan? Hola...
- San Pelaiuak, Euskal Jaia, hori ze esanik ez, geo, ba, Gabonak eta Aste Santuak eta... Jesusen Bihotza, oooo, izugarrizko prezesiyuak. San Antonio, oso proseziyo dotoriak. Corpus Christi, hori 're bai. Gaiñea, San Antoniona oso dotoria izaten zan. Mutillak jantzi batzuekin, terziopelozko batzuekin, hola, luma batzuekin ta, jazten zituen, jartzen zituen geo. Oain Alberdiñeko etxia bota zan, han altaria jarrita. Gu larrosak botatzen, gu larrosak botatzen, bai. Jo, dana elizko, elizako gauzak, e! Proseziyuak eta danak, e! Jesusen Bihotzanak 'e oso dotoriak izaten zian, izugarrizko estandartiak. Aingeruz jantzi ta, ez, honela eramaten dana bakarrikan ez, hola, luzia, banderan eramaten dianak eta. Ta geo danak hola kaja bat, danak larrosak botiaz ta. Oso apaiña. Festa haundiya izaten zan, proseziyoa jutia, ta hua ikustia ta. Gaiñea, erramu egunetan, mutill iya danak o gizonezko danak trajia estreiñatzen zuen. Ta gu beira "quién se ha puesto briches y quién no se ha puesto briches". Britxes, bakizu, orduan zeaiño zian zian orduan, belaun azpiraiño, "estilo inglés", ta dotoriak eramaten zuen britxis. Guk, ez dakit nola esaten dan baiña guk britxis esaten gendun. Izena inglesa eukiko zun, ta auskalo nola esaten dan, baiño guk britxis. Eta... britxis jazten zuna apaiña zan, ta, "harek halakuak britxis erosi dizkin, jantzi dizkin".
- Ta Corpusean iten al zan jairikan hemen?
- Bai, jo, jai haundiya gaiñea. Penik haundiyena eukitzen gendun Aste Santuan, ai, ze txarra zan Aste Santua! Ze luzia zan! Ez zan jan behar, ez zan dantzik in behar, zineik ez zeon, dana gaixki ikusiya zeon. Zuk ez dakizu ze aste luzia izaten zan huaxe! Mutillak juten zian lapeta, hori bai, moda zan, e! Ostiral Santu egunian lapeta jun, ta haiek lapa-jana. Ta emakumiak batez. Ze iruitzen? Aste Santua zan oso txarra. Zinia 're ez ziguen lagatzen juten, ez zala jun behar. Ta geo, baraua eta haragi uztia, ta zer ez ziguen... jo... Zu ez ziñan, ez, ez, ez zea, ba, apaiz tartekua izango, ezta?
- Ez, ez.
- Ez, hobe, hobe. Nik uaindik oaiño batekin hola erritan in nun, zer zan hori, barau ite hori, aberatsa zanak bulak o erosi, eta harek astian, o zea, ostialetan haragiya ta jatia bazakan, bakarrik Ostiral Santua, ez, ostiraletan haragiya ez, baiña bestela gu asteazkenetan 'e bai, haragiya janai laga in behar geniyon. Haiek libre, ta pobriak ordaindu bihar ezin zunak, harek in behar zitun barauak eta haragi uztiak eta danak in behar zitun, e! Eta haragi uzte hori oso parregarriya zan. Zergatik aberatsa zanak langostak eta angulak jaten zituen, bai, ba! Hua bai, ta bestiak? Gizajo, pobre gizajuak, talua besteikan ezin zunak, hua zea, urdai pixkat euki ta hua 're ezin zula jan. Hori erlijiyua al da? Hori? Bueno, ixo, ixo...
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!