Neska-mutilen arteko kontuak; kuadrillak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-017-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutiletan. Asko hitz egiten zuten mutilekin eta dantzan egin ere bai, nahiz apaizek utzi ez. 12-13 urte ingururekin hasi ziren dantzan. Bazituzten euren kuadrillak eta jaietan elkartzen ziren.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 19a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ZAR-017/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Aisia » Kultura » Dantza , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Ze edadekin eta ze, nola zan garai hartako mutilletan itea ta?
- Bueno, mutillekin hitz ein-eta askotan iten genun. Talde bakoitzak, neskanak, bai neskanak ta bai mutillanak, bagenduzen gure [...] eta hitz ein ta, dantza´e bai nik e, frailliak, o zea, apaizak ez zigun lagako, baiño ez giñun jaramon askoik iten, ta dantzan da iten genduzen da.
- Ze urtekin hasi ziñaten dantzan?
- Hamahiru bat edo hamabikin-edo. Bai, bai, bai, eta geo zea, plaza, esto, ibiltzen giñan Kale Nagusiyan ba jun ta etorri ta jun ta etorri, ba noiz o noiz mutillak hurreatzen zian ta gurekin berriketan ta gurekin pasiatzen ta bai, bai, ibiltze zian, ibiltzen giñan. Guk gure kuadrillatxuak eta bagenduzen, ta euskal jaitan ta alkartzen giñan ta orduan dantzan ta iten genduzen ta.
- Agarrauak´e bai?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Pausuak´e bagenduzen, “que hay que poner asi”, bai, bai. Bata bestiai pasatzen gendun abixua. Zeiñekin poliki ibilli behar zan eta zeiñek gehiegi estutzen zun ta hoiek danak.
- Ta dantzan eta nola ikasi zenuten edo?
- Ba plazan, hortxe, bata bestiak erakutsiyaz. Zergatik beti eoten zan batenbat bestiak baiño gehixio zekina; ba harek bestiei pixkat erakutsiyaz ta hola. Orduan dana agarraua zan ee, bai, trikitixa´re iten zan; baina ez oaingo zea dantza moderno hauek, ez. Eta bueno, nik uste det, zea, soiñua bea, konpasa jarraituaz, errex ikasten gendun ee, hortako jarriyak. Besterik ez zeon eta.
Egilea(k): Aroa Sarasua Beltran de Guevara (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!