Zinturaka jolasa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-015-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 17a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: ZAR-015/012
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- (P) Ta geo beste joku bat huan, ba, leku askotan eongo huan hua, zinturaka.
- (M) Bai.
- (P) Akordatzen al zea? Zinturaka. Zan zintura, bakizu, gerrikua, e, igual...
- (M) Gorde.
- (P) Gordetzaillia izaten zan. Geo, billatzen zuna zintura hua, hua izaten zan hurrengo gordetzaillia. Ta, zintura bat, zeak...
- (M) Portularrumek.
- (P) Bai, Portularrumek. Ta Revuelta huan gordetzaillia, karabinero baten seme, bueno denboa haietan etorritako launa, guekin ibiltzen zan hua 're, ta. Zintura hori iten zan, zintura hua gorde bitartian guk ezkutuan eon behar genun, ez ikusteko nun gorde zun, eta geo billatzen zunak zintura hua, danak billa jarduten zian, hartzen zun zintura...
- (M) Jode, kristonak...
- (P) Ta han ezkutatuta eon giñan lekuraiño jun behar giñun. Ta bitartian, harrapatzen bazigun, yi-ya, yi-ya, yi-ya! Ba tipo horrek, Revuelta horrek, gorde du zintura hori. Gaiñea holako narrua zun...
- (M) Bai, akordatzen naiz.
- (P) Zea, [...] korrea, taladruai ta nola eukitzen zuen leheno?
- (M) Polea.
- (P) Hola, jo! Gorde zun, ta pasa genun eun guztiya [...], oaindik ez due billatu iñorrek zintura hua, hi.
- (M) Tipuai ahaztu nun gorde zun, ahaztu tipuai [...].
- (P) Ahaztu, ahaztu, bai, itxea bai eamango ziyan harek, hi! Billatu ez uaindik zintura hi, jode!
- (M) Bestiak kriston pena, Portularrumek.
- (P) Auskalo nun! Jode!
- (M) Propiyoko zintura, zinturaka, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!