Kalean jolasten ziren; baloiaren jabeak agintzen zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-015-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 17a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: ZAR-015/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
- (M) Baiña bestia egiya da, e!, kale erdiyan, joe, garai haitan... Jo, ze diferentzia daon! Gu ibiltzen giñan fubolian, e, karretera jeneralian. Frailletako hor, zea, esto, Nafarroa Kalia, karretera jenealian fubolian ibiltzen giñan. Ta halako batian, "hi, kotxia, kotxia!", ta, baloia zekanak baloia hartu, kotxia pasa arte geldikan, ta berriz 'e , ta!, baloia bota ta segi beste ordu erdi batian, o.
- (P) Jode, hi, zenbat baloi zaben herriyan?
- (M) Bueno... joe..., meikuan semiak eta hola!
- (P) Bat... ez nitxiak esatea, porke... Esango nuke baiño igual bea [...].
- (M) Bai, bai, ez... Izenik esan gabe.
- (P) Zea, baloi bat zun harrek, ta, hartzen zun, ta, e, beak nahi zun ekipua in: "hi, hi, hi, hi, hi, hi, ta, bueno, zuek alde hontatik, zuek hontatikan", ta beak hartu, ta. Geo, penaltiya jotzen 'e beai laga behar, pentsa zazu ze... Ta, galtzen bazijuan, hartu, ta itxea juten zan.
- (M) Gola sartzen baziyoen beai, baloia hartu ta alde in iten zin.
- (P) Bat, baloia earra zeak ziyan, Ixidro Beltzan. Ez dakit zerrena zan hua, mazizozko, hiru kilo t 'erdi eukiko zun, hola, oker-okerra. Kitaborroiak iteko materiala zan, o. O alpargateruak ematen ziyoen, o, alpargatak hausteko, baiño... Jo ziyon ostiko, pum!, ta joe. Behin batian Txomin, penalti, ta hamaika pauso in, ta, joe, atzea jun dek eta jun dek baloia jotzea, ta hi, hankak zea in zion, hi, baloia moitu gabe, hanka...
- (M) Hanka atzea!
- (P) Egiya dek, e! Kalian hua baloia famosua zan. Ixidro ez zan...
- (M) Zea, Parrokiyan, Parrokiyan paetan kontra, o sea, paetian pelotan ibiltzen zan jendia, karretera jeneralian, zea, parrokiko paetian pelotan. Halako batian, joe, zea etortzen zan, Getaiko autobusa, zabala, bi pisokua, bi pisoko autobusa, baiña goiko pisuan irikita, ziharo. Eta, "e, autobusa, autobusa!", ta!, pelota hartu ta pasatzen zanian, segi, berriz 'e pelotan. Dio! Jun hai oain pelotan ibiltzea. Bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!