Zarautz (Gipuzkoa)

Neurrira egindako oinetakoak

Neurrira egindako oinetakoak Materiala Donostiatik edo Bilbotik ekartzen zuten. Herriko jendearentzat ere egiten zituzten oinetakoak. Euskaldunek dendetan arazoak izaten zituzten neurriko oinetakoak aurkitzeko. Orduan modelo bakarra egoten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Materiala Donostiatik edo Bilbotik ekartzen zuten. Herriko jendearentzat ere egiten zituzten oinetakoak. Euskaldunek dendetan arazoak izaten zituzten neurriko oinetakoak aurkitzeko. Orduan modelo bakarra egoten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Materiala nundik ekartzen zenuten?
- Donostitik. Donostitik eta Bilbotik 'e bai. Biajantiak etortzen zian eskeinka, ta ekartzen zendun, gutxi gorabehera jakiten zendun zenbat bota in behar dezun, ta horrenbeste larru ta horrenbeste zoro, ta.
- Ta hortik aparte, herriko jentiantzako ta baita 're zapatak eta hola.
- A, bai, bai, bai, iten giñun, iten giñun. Zeatikan lehenoko aldian oain oiñetako ona iten da. Zergatikan leheno izaten zan, e, zapata ba, ze eango dizut, ba, toreruan hanka [...], zeatikan, ta hanka ixtuak, ta hemen euskaldunak deu kontzientzizko hanka zabala, ta haiei derrior in behar izaten zaio neurrira. Ta haiek, denda jun ta ez zuen billatzen, e! Ta bagiñuzen holako hanka zabal samarra zuenak eta, haiei itea giñukan, ta, igual bi hiru urtian, gehio in beharrik ez, ta puskatzen zanian, o gastatu o [...], berriz zoro-berritu, ta...
- Ta modelua ta aldatzen al zan, edo?
- Ez, ez, ez. Oain gehio da. Lehen modelo... oiñetakua izan ezkeo, bale! Hankan ondo eon dedilla, ta, bale!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia