Zarautz (Gipuzkoa)

Bidegileentzat egiten zituzten bota-pareak

Bidegileentzat egiten zituzten bota-pareak Aldundiko bidegileentzat bota pareak egiten zituzten urtero. Oinetakoak egiteko prozesua. Iltzedun botak ere egiten zituzten, baina gero ohartu ziren txarrak zirela. Zortzi duro balio zituen bota pareak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-014-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aldundiko bidegileentzat bota pareak egiten zituzten urtero. Oinetakoak egiteko prozesua. Iltzedun botak ere egiten zituzten, baina gero ohartu ziren txarrak zirela. Zortzi duro balio zituen bota pareak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek konpondu iten zenuten, eiñ ez.
- Bai, berriyak 'e bai.
- Bai, e?
- Guk iten giñun berriyak, este, hemen kamiñeruak diputaziyoko enpleatuak zian hoiek, kamiyotan ibiltzen zianak, eta hoiek eskubidia zituen urtian bota pare bat, ta diputaziyuak geo paatzen ziguen. Ba, guk garai hartan dana, osea, hasi Donostitik eta Mutrikuko zeara arte, urtero bota bi iten giñun. Ta hoiek izaten zuen jefe bat, kabo. Ta kabo horrek esaten zigun "hi, o aizue, holako ta halako danak, ahal baituzue, ingo al dituzue hurrengo perirako?". Ta hurrengo perirako etortzen zian kabo hoiek, ta guk pardela inda jartzen giñun, ta holaxe.
- Esplikatuko al dezu pixkat prozesua, oiñetako berriyak eiteko nola hasten zan prozesua ta nola bukatu, pauso-pauso.
- Bueno, prozesua da, ba, neurriya hartzen dezu ta geo, ba, plantilla hori ateatzen dezu. Geo plantilla hori horma jartzen dezu iguala, zea, neurrira [...] hankan neurrita jartzen zendun. Eta geo ya horma iña dakazunian, zea, ordun iten zendun larrua ebaki, ta materialak ebaki. Eta geo izaten da muntajia, montajia in ta geo, ba, geo nolakua dan o, batzuk zea, sebuakin ibiltzen zian, bota gogor-gogor hoiek, azpiyan iltzedunak 'e iten giñuzen, baiño geo azkenian kontuatu zian iltzedunak 'e txarrak ziala, labaindu iten ziala kamiyuan, ta geo, azpiyan gomakin ta iten giñuzen. Bai, urtian pare bat. Ta etortzen zian Añorgatik, ta bestia Zumaikua, ta Debakua, ta hoiek. Ta geo, beste zonakuak, ba, beste zapatein baten ingo zuen.
- Zenbat, zanbat balio zun orduan bota pariak?
- Ordun? Zortzi duro edo hola.
- Diru dexente, e?
- Bueno, bai, materiala 're ona ta...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia