Zarautz (Gipuzkoa)

Harategiaren inguruko kontuak: ganadua hiltzea eta banaketa

Harategiaren inguruko kontuak: ganadua hiltzea eta banaketa <p>Bizikletarekin haragia banatzen ibiltzen zen. Zumaiako ospitale militarrera 20 kilo haragi eramaten zituen. Hiltegia non zegoen. Norberak hil eta larrutu behar izaten zuen ganadua. Hasieran borrarekin hiltzen zituzten; gero puntilarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-013-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bizikletarekin haragia banatzen ibiltzen zen. Zumaiako ospitale militarrera 20 kilo haragi eramaten zituen. Hiltegia non zegoen. Norberak hil eta larrutu behar izaten zuen ganadua. Hasieran borrarekin hiltzen zituzten; gero puntilarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, ordun hamalau urtekin hasi ziñan lanean?
- Bai, Itxaropenanian, bai.
- Eta gero, bizikletakin banaketak iten etxean.
- Bai, haragi-partitzen ibili gea.
- Haragi-partitzen.
- Ni, ni gerra denboran Zumaian zeon, ospitala bat zeon. Italianuak zaken "Hostpital Militar" eo, hotel famoso bat zan hor Zumaian... Bueno, kuestiyua, hogei kilo haragi hartu ta bizikletan...
- Hogei kilo?
- Karo! Parrillan hola hartu, bizikletan ta, ta, Zumaiko bizkarreko aldapan, ta oiñez jetsi ta gora ta. Ba, holakua asko...
- Ta mutil, mutikoa ordun?
- Bai, hamalau urtekin.
- Ta, txahala ta nun, non, nun...
- Hemen mataayak zian, hamen... Hemen talleres, hor..., San Pelaioko... bonberuak nola? Hor aurrian zan, mataaya hor zan. Mataayan 'e ni gerra denboran, karo, ni, karo, anaiak itxian iten zuen lana, bi anaiak harateiyan, itxian, baiño ni kanpuan. Baiño, ganaua hil behar zanian ta, o ganaua hiltzea ez, baiño bakaziyuak baldin banitun, laundu in behar itxian. Esaten dizut ba, udaan, udan haragi-partitzen. Ta, ta desiatzen baiñatzea juteko, ta...
- Eta, nun, nun, txahala non erosten zan, edo nola...
- Tratua, ba, e, norbeak erosten zun baserritarrakin, ta. A! Gerra denboran, razionamentuko denboran basarri danak, danak zea zauzten, rejistrauta, ta bazakiyen zenbat txahala zeon, ta nun, ta zenbat txahala, zenbat arraldekua, gutxi gorabehera zenbat, dana patentao. Geo, hasi zian estraperloko denboran ya, orduan ya kanpotikan ekartzen ta. Ba, mataayan norbeak hil behar, ta larrutu ta norbeak. Geo, ekarri zuen, matarifia ta hoiek geo hasi zian. Porke Zarautzan zauezten aurrena zazpi harakin zauezten hemen Zarautzan, zazpi harategi. Ta txahalakin tratua in, ta jolin!, puntillakin ta, ta. Gure aita hortan oso aurreauta zeon, pistolakin ta hiltzen genun. Txarriya ez det hil, laundu bai, baiña txarriya, ño!, ikara ematen zian, marruka. Baiña txahala, puntillakin ta. Ta lehendabizi porrakin, e? Hola jarri, burua altza [...], ta porra honekin, dan!, ta, jo hamen kopetian, ta bla! Baiño puntilla zeon, polito zan puntilla: tak eta hala. Goatzen naiz, nik gutxi larrutu, gutxi in izan det, porke esan dizut, lana iten nun, baiño, zea zan, behi gazte bat oso gaixtua, bueno, ba, ordun, bastante basuan ibilitakua ta. Nere ustez hilda zeon, tripaz gora, bueno, hankaz gora. Ta ni, atzian jarri naiz ta, sartu diyot kutxillua [...] hasi naiz, ta nunbait uaindikan biziik, eta, a!, eman zin zarta bat, ta tak, hementxe eman zian. Hoi dakat anekdota nik, ganaua larrutzen.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia