Giro-politikoa gerra ostean. Garai gogorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-012-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 15a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: ZAR-012/027
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Alderdien egoitzak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak
Transkripzioa
- Ta, post-frankismua nola bizi izandu zendun politikoki? Post-frankismoa politika maillan.
- Ahal zan bezela!
- Ahal zan bezela. Zuen artean eta bazan konbersaziyoikan ta, ixillean ta...
- Ez, gu, gu gehienak abertzaliak giñan kuadrillan, ta gehien, kuadrillak gehienak holaxe zian, danak, definituak.
- A bai, e?
- Bai. O abertzale, o karlista. Abertzale gehio.
- Behin, hogei urtetik aurrea ya klasifikauta ya.
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Ta harremanikan ez zan izaten?
- Harremanak bai izaten zian, bai, bai, bai.
- Ze eratako harremanak, baiña?
- Ba, normalak, esan nahi det, konfiantza handikoik gabiak.
- Eta zuek, abertzaleok zuen artean izaten zan debate politikuak eta konbersaziyuak eta?
- Bai, bai. Bueno, aurretikan gehio zian, e. Hemen gerra aurretikan hemen izaten zian eztabaidak 'e bai, este... frontoian hitzaldiyak eta... Holakoik ez gendun ezautu, entzunda bakarrikan.
- Eta gerra ostian orduan zuen artean bakarrik, isilean.
- Bai, bai.
- Eta aktuaziyoikan bai, aktuaziyoikan, ekintzaikan edo zeoze? Edo zeoze publikatu, edo?
- Ez. Izaten zian, ba bueno, aber, hi, ordenak izaten zian: "hi, bihar aberri euna dek, zeoze in ber diyau". Ta bueno, aber, ta pintadak. Pintadak izaten zian ba, Gora Euskadi Askatuta, ta laburua jarri, ta abar, ta holako zeak. Ta, batzuek izaten zian... Nik laun bat banun, hil zan gizajua, este, detektibe zea zun, fama, ta gaiñea izatez 'e zea, zaletasuna zun. Nei esan zian hark meza nausirako giñanian, este, "hi, Getai kamiyuan zeak in omen dixkiye, pintadak, Gora Euskadi Askatuta, ta", "Ez dek egiya!", " Hi hitzan bat!". Ta "efectivamente", ni nitzan bat. Ta abertzalia zan hua 're, e, baiño.
- Ta orduan politika giroa bizi zan?
- Bai, bai bai; bizi bai, bai, bai. Ezkutuan, baiño bizi, bai, bai.
- Eta ya, pixka bat ya, zea, esan nahi det, zirkulo karlista hori, martxan noiz jarri zan hori?
- Hori gerra aurretik.
- Gerra aurretikan?
- Bai, bai.
- Eta gero segitu in zun, noski.
- Gero segitu iten zun ta, este, hau itxiya eon zan, zea, batzokiya, batzokiya itxiya eon zan. Ta bitartian berriz zirkuloa juten giñan gu. Ni hiru aldiz bialduta nao zeatikan, zirkulotikan.
- Zeatikan, ba?
- Batian, aber, aurrenengua nola zan... Aurrenengua zan, ba, hantxe, baiño lehen billarra eoten zan edarra, billarra zean, zirkuluan, oso billar ederra. Hemen zean zan, Royaltiyan zan holakua, besteik ez zan. Eta... hala beira eoten genduan, [...] "hi!"... a! ez!... jokuan ai zian, bestela, mahaitan jokuan ta. Ta ni joku zalia 're izan naiz, eta hala beira geundela, etorri zan zea bat, Manterola, hil da, zea, San Pelaion zea 're euki zuen, arrandeia amak. Eta, este..., "ordena zekau afiliatuan semia bakarrikan zeatzia, asike erten in berko dek". Beno, ni kalea. Ta nei erakutsi zian bizikletan, mutil zahar bat zan, karlista, ta geo, geo gaiñea rekete izango zana, este... Eta hark pena haundiya hartu zun bialdu in zielako. "Hiri bialdu diela? Etorri neekin. Jungo al haiz?", ta "bai". Jun naiz berriro harekin. Harekin jun naiz, baiño geo ni 're zeatu, este, aldendu, ta billarrea beira, billarrekuai beira, ta halako batian presidentiak zea, Aristi, uain zea nola dao, zer da hori... este, munizipal nola dao bat, Aristi, haize bat, haize bat... Ba, haren aitak, "hi, Iturria, kalea. Marcelina...", Marcelina, zeai, konserjiai, "faborez, ez gehio utzi honei etxe hontan sartzia". Ta nei berriz, hua nik hamabost hamasei urte, bat 'e inportikan ez hango jendiangatik. Ta orduan 'e gaiñea ni kontuatzen ai nitzan zergatikan hizketan ai zian. "Halakok esan du ez dala jungo botatzea", Amestigatik, ez zala jungo botatzea, este... Ordura arte beti jun zian abertzaliak eskubitik, eta orduan berriz zentrotikan jun ber zuen, eta [...] , zentrotikan, zentrotik, deretxismuai zea kentzia zala ta, ez ziyola botauko, konbersaziyo haiekin ai zan. Ba, ni orduan bialdu nien. Ta hirugarrengo aldiz, hirugarrengo aldiz, lau laun 'e bagiñan, abertzaliak, zea 're bai, Arruti, Muebles Arruti nola? Hango seme bat 'e bai. Eta Ugalde zan, gerran zea izan, rekete izan ta permisuakin Zarautza etorri, ta zirkuloa jun ta, "Ay va, dio!", gu, zirkuluan zea ederra dao, frontoi oso ederra dao, bertan iña da, beak iña, oso leuna, ta oso ona da. Paretak 'e ezkerrez o eramateko 're oso ondo zeatzen due. Gu askotan juten giñan halare, geo 're. Han pistola ateata bialdu zien. Bai, bai, bai. Ta uaindik uain hil da zea hori, rekete hori. Geoztikan nik ikusi izandu det hura jatorduan batzokiyan, ta nik ez det bialdu izandu.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!