Donostia (Gipuzkoa)

Osaba zinegotzia, nazionalista

Osaba zinegotzia, nazionalista Nazionalistak ziren familian. Osaba arotza zinegotzi ibili zen. Karlistak hiru baserritakoak ziren, eta bat lehengusua. Tropak sartu zirenean, zerrenda eskatu zioten hari. Semeak ere EAJkoak zituen, eta ez zuen izenik eman. Altzan atxiloketarik ez zen egon.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-101-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nazionalistak ziren familian. Osaba arotza zinegotzi ibili zen. Karlistak hiru baserritakoak ziren, eta bat lehengusua. Tropak sartu zirenean, zerrenda eskatu zioten hari. Semeak ere EAJkoak zituen, eta ez zuen izenik eman. Altzan atxiloketarik ez zen egon.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Salbatu giñan… hemengo osaba bat, e… nazionalistak zian hemen. Eta, e, ibilli zan konzejal osaba bat, arotza zana; bestia basarrikua zan, bestiak ez zakin /etzakin/ ezerre, baiño arotza honek bazun eskola ta zea. Ibilli zan kontzejal. PNVkua. Eta alkatia… Francon tropak hemen sartu zianian, sartu zian 13… 18 de julio a 13 de setiembre, treze de setiembre sartu zian honea. Ba ordun alkatia jarri zuten… karlistak zian hemen hiru basarri hoitakuak o, hoi esaten zuten. Eta bat lehengusua zan, karlista hoitakua. Eta etortzen zan gabian honea, ta hemen afaltze(n) zun. “Hi, ez diyotet ba… Lista eskatzen ziatek. Ta ez ziyotet emango. Jo, hau dek komeriya, hau! Lista eskatzen ziatek eta”. Osabak bildur batekin… bueno. “Nola, nola emango ziotet ba, etxetik hasi bihar diat eta!”. Horrek zitun PNVkuak semiak. Eta: “Etxetik hasi bihar diat, eta nola, nola emango zioet pa?”. Eta etorri eta hemen afaltzen zun. Joeee. Ni erne asko bai ze… bueno!
-Emaztea: Hamalau urte.
-Bitoriano Roteta.
-Eta ez zun /etzun/ eman.
-Ez, ez, ez. Ez (zi)tzaiyon ezerre pasa.
-Orduan…
-Joe, ordun hartu eta nehikoa zun zea batian ra, pareta kontrara emango zizun, e! Jode. Hortan suertia izandu genun. Altzan ez zan /etzan/, ez zuten /etzuten/ iñor detenitu.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia