Gerra aurretik alkate karlistak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-012-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 15a
- Iraupena: 0:02:51
- Erref: ZAR-012/013
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Udala , Politika » Jarrera politikoak » Karlismoa, liberalismoa
Transkripzioa
- Hemen gerra aurrian, Eibarren ta hogeita hamaluan, treintaikuatruan ta egon zan rebueltak. Ta hemen Zarautzen ez zan ezer eon?
- Ez, ez. Bueno, eon zian. Hemen rebueltak bastante izan zian, beraniantiakin ta.
- A bai, e?
- Bai, bai. Beraniantiakin enfrentamentuak askotan izan dia hemen.
- Gerra aurretikan 'e bai?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Eta seriyuak, e! Udaletxea jun, udaletxian, hemen etorri izandu zian zeak 'e bai, "guardias de asalto" protejitzea alkatia. Alkatia karlista zan, baiño hemen indarrik ez zeken orduan. Indarra ordura arte nahikua euki zuen zeak, karlistak. Baiño geo abertzaliak zeatu in genun ta, beti etortzen zian botaziyuak eta abar, atzeatu iten zian, ez dakit nik nundik noa. Eta hori botaziyuak jeneralak izaten dia, bakizu zean, Españi guztiyan, baiño, bai, atzeatu iten zian. Ta hala, este..., gaiñea, pertsona bat zan nahi ez zuna, herriyak nahi ez zun pertsona zan, Urriza. Ez dakit behin 'e entzun dezuen... Tolosarra zan ta familik ez zuen, ze andria Naparra zun. Eta, ba, hura zeon alkate, ta abertzaliak [...]: "Alkate ez deu nahi gizon hori, jarri zazue beste beste eozein, beste eozein. Ba daukazue aukera". Ta ez zuen kentzen. Eta horrei protejitzeko guardia asaltuak ekartzen zituen. Eta hori bizi zan hementxe ixkiñan, eta hemendikan plazaiño, hantxe, bere orgullo guztiyakin ta juten zan alkatia zean.
- Botaziyuak ingo zian, ba?
- Gero ein zian, gero irabazi zuen abertzaliak. Errex gaiñea. Horregatikan [...] zan zea, bai. Eta, bueno, nik abertzale moura 're esaten dizut, baiño, ez det uste bat 'e zeatzen detenik, esajeratzen detenik.
- Eta guerra aurrian alkatia abertzalia eongo zan?
- Ez, ez, behiñ 'e ez. Gerra denboran interinamente, orduan bai.
- Gerra aurretikan ez, e?
- Ez, ez, ez, ez, ez. Hemen beti-beti karlistak aindu due. Hemen abertzaliak esan detena, e, ta geo gaiñea gerra jun ta oso gaizki pasa 're bai, e, zea, San Pelaioko bat jarri zan, este, alkate, lehen independiente ateatzen zana hemen Zarautzan, o sea, konzejaletan independiente moura ateatzen zan, eta hura jarri zuen, Abruza, Abruza, San Pelaioko Abruza.
- Gerra garaian hori?
- Gerra garaian? Bai, gerra garaian. Zeatikan hura gaiñea alde in in zun geo, gerrakin batian jun in zan, ta, geo gaixki xamar ibili zan etorri zanian o zeatu zanian 'e.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!