Zarautz (Gipuzkoa)

Zarauzko Euskal Jaia

Zarauzko Euskal Jaia <p>Zarauzko Euskal Jaiak. Flores Kaperotxipi pintoreak esan zion berari okurritu zitzaiola Euskal Jaia antolatzea, atzerritarrak luzaroagoan erakartzeko. San Pelaiotik kalejira egiten zuten. Gogoratzen da noiz izan zen lehenengo Euskal Jaia. Nortzuk antolatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-011-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zarauzko Euskal Jaiak. Flores Kaperotxipi pintoreak esan zion berari okurritu zitzaiola Euskal Jaia antolatzea, atzerritarrak luzaroagoan erakartzeko. San Pelaiotik kalejira egiten zuten. Gogoratzen da noiz izan zen lehenengo Euskal Jaia. Nortzuk antolatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Zarauzko "Fiesta Vasca" leheno aipatu dezu ta, ezautu al zenun gaztetan, Zarauzko Euskal Jaiak? Etortzen al ziñan?
- O, ordurako zenbat urte giñuzen? Euskal Jaiak. Nei esan zian Flores Kaperotxiki pintoriak beai okurritu zitzaiola. Zeatikan, beraneantiak etortzen ziala, ta behin setienbrea ezkeo alde in, alde iñ iten zuela, eta pixkat bertako zea iteko, "Fiesta Vasca" zeatu, montatu ta in behar zuela ta, beak atea hitza, ta zeatu in zula, produzitu in zula. Beraneantiak 'e gozatu iten ziela zea horrekin, jantzi horik eta, zean ta. Geo, San Pelaiotikan kalea, hola, besotikan danak helduta, batek lepotik, eta bestiak gerritik igual ta.
- (L) Pasakallen.
- Bai. Salto ta zea, brinko zeaiño, botikako exkiñaiño, ta hor bukatu.
- (A) Baiña, Flores Kaperotxipi zure edadekua zan, ez?
- E?
- (A) Flores Kaperotxipi zure edadekua zala?
- Nere edadia baiño zaharro zan hua!
- (A) Zenbat?
- Flores? Zein zea? Jesus, Maria ta Jose! Gure aitan edadia hurreo!
- (A) Bueno, kontua da, esan nahi det, haren idea baldin bazan, zu umia ziñanian Euskal Jairik ez zan izango.
- Ez, ez, ez, ez. Ni akordatzen naiz noiz izan zan.
- (A) Lehenengua?
- Bai. Danak zian, ba, Arrutitarrak eta hoiek zian ya oso zean, aurrian ta, Flores Kaperotxipi hori ta haren lagunak, hoiek izango zitun, Arrutitarrak. Aita gallegua omen zan ta, orduan iya euskeraz 'e ez zuen ondo iten, ta geo hobeto iten zun.
- (L) Udaa luzatzeatik ordun in zun hori.
- E?
- (L) Udara luzatzeagatik ipini zuela hori.
- Bai, udaa luzatzeatik. Baiño beak ateatako hitza zala esaten zun, beak ateatako hitza. Zeatikan, San Pelaiotarrak eta zeak eta, berdura ta zea saldu, ta beraneantiak hemen euki ezkeo, ba konsumitu iten zuela.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia