Zarautz (Gipuzkoa)

Mahats-biltzea

Mahats-biltzea Mahats-biltze egunean, dolarean estututa jarri eta ondoren afaria prestatzen zieten laguntzera joandakoei. Mahats-biltzea nola izaten zen. Familiakoak etortzen ziren laguntzera. Bi egun pasatzen zituzten mahatsa biltzen. Zein garaitan biltzen den.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-010-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mahats-biltze egunean, dolarean estututa jarri eta ondoren afaria prestatzen zieten laguntzera joandakoei. Mahats-biltzea nola izaten zen. Familiakoak etortzen ziren laguntzera. Bi egun pasatzen zituzten mahatsa biltzen. Zein garaitan biltzen den.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Joxe Kojua ta egon ohi zian zea, guarda gu giñan garaian, hua eukitzen zun. Ta beti zea itten zan, eun handiya izaten zan mahats bitzeko euna. Ta gabian tolarea, Pantolingoa, hor, horrea tolarea, ta afaia ematen zuen. Aurrena hankakin itten zan, txisti-txasta, txisti-txasta, ta hantxe, kontu batzuk esan ta, izerdi batzuk atea ta, jo in behar izaten zan, mahats asko baldin bazan saio haundiya ta. Geo afaia ekartzen zuen. Oaintxe, zean jartzen gendun, tolarian ya estututa jartzen gendun, estutualdi bat ematen giñun, ta berriz beste estutu aldiya prepaatzen gendun, ta berriz estutzeko prepaatzen zan garaian, pixkat estutu ta afaaia. Olaarru zopa o zeoze holakua aurretik, ta geo xerrak eta piperrak eo. Ba, gauza hona itten zan, bai, gu gustoa juten giñan.
- Mahatsan lanak, eta...
- E?
- Mahatsan lanak, e, biltzia eta estutzia eta, hori auzo-lanian izaten zan?
- Danetik...
- Danetik.
- Danetik. Segun, ze amistade zaukan ta, ze familiya zauken ta. Gu geu etxeko parientetasunakin ta hola ibili izan giñan.
- Nahikua izaten zan.
- E?
- Nahikua.
- Leheno, bai. Bitzen gendun. Ya etortzen zian, aman jaiotetxekuak etortzen zian ta. Geo, esan deana, Txilikuk o zea, hoiek 'e eliz puntan euki zun ta arreba gendun hara ezkondua ta, haiek 'e etortzen zian ta hola alkarrekin bildu gendun zea, hemengo mahastiya. Oain, oain beste modu batea. Oain, hazi 're in dia ta, jende gehio 're behar da ta.
- Lehen zenbat denbora behar izaten zenuten biltzeko?
- Ba, bi egun ta pasa izan ginun, e.
- Bi?
- Bai, pasatzen giñun. Hiru milla metro, baiña geo itxe jiran e, zeoze, [...] pixkat ' e izaten zan ta, denboa juten zitzagun, segun zenbat mahats zan. Beti ez zan igul izaten.
- Ta noiz izaten da hori gutxi gorabehera? Noiz izaten da biltzia?
- Bitzia? Hoi beti diferentia izaten da. Aorren bildu [...], urriñ 'e askotan.
- Agorren 'e bai, e?
- Bai, agorren 'e bai ta urriñ 'e bai. Ta urriya pasata 're, azarun aurrenian 'e bai, noiz o noiz.
- Bai, e?
- Bai. Ez da hori... Ze giro dan ta, heldu in behar izaten du. Hori ez da zea, mahatsa heldu gabia bitzen baezu [...] ateako dezu zeoze, ez txakoliña eateko moukua ateako.
- Eta eguraldi onakin edo txarrakin edo nola izan behar da? Beti eguzkitan, edo... ahal dana?
- Tokatzen dan bezela in behar. Estuatzen danian, behin heldu ezkeo, giro txar askuakin 'e jarduten dia ta, ez dia gustoa jarduten baiña, bitzeko garaya etortzen denian bildu in behar. Bai, lasai baldin badabil ta iruitzen bada, "eguraldi txarra ziok ta gaur utzi ingo zioau" ta. Ein zuen aurten 'e, ebi onak zeatu zitzaion ta, "ez ziok [...] ta, berriz 'e egualdi ona etorriko dek" eta egun bat laga zuen.Geo, bitzen bada, tolariak 'e lan asko ematen du, pixkat aurreatzen bada, ordenatzia-re behar beharrezkoa da. Txakoliñan traslauak ta gauzak eta denboa eamaten du. Bonba onak eta jarrita daude baiña, ein in behar izaten da. Hauek lo gutxi itten due, e! Nik, ni libre nao baiña badao hemen ein behar izaten duna, ta saiatzen da, ta baliyo du, ta gustoa nago.
- Bai?
- Bai.
- Txakoliñ ona?
- Bai, txakoliña. Txakoliñakin gustoa nao. Proatuko deu.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia