Zarautz (Gipuzkoa)

Txakolinaren prozesua I

Txakolinaren prozesua I <p>Txakolina nola egiten den. Prozesua. Lehenbizi mahatsa heldu behar da. Mahatsa bildu ostean itzaletara eraman, freskurara. Txakolina poliki fermentatu behar da. Txakolina berotzen denean mikaztu egiten da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-010-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txakolina nola egiten den. Prozesua. Lehenbizi mahatsa heldu behar da. Mahatsa bildu ostean itzaletara eraman, freskurara. Txakolina poliki fermentatu behar da. Txakolina berotzen denean mikaztu egiten da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, txakoliña nola egiten da?
- Txakoliña? Mahatsakin.
- Baiña, nola? Zein izaten da, nola, batu eta prozesu guztia esplikatuko dezu?
- Bueno, mahatsak heldu in behar izaten du aurrena. Zenbat eta helduo, nik nahio mahatsa. Ta mahatsa heltzen danian ba, igual denboaldi txarra o zeatzen badu ustelegi o jotzen du ta, hor, hor saiatu in behar izaten da, ya azkenengo zea hori apurua izaten da, ze giro dan ta, egualdi ona eukitzia hobia da. Ta bitu, bitu, bat bitu da, ta bestia mahatsa tratatu. Mahatsa konparaziyoa, behin bildu ezkeo nik esaten det etxea, itzalea, itzalian prexkuran mahatsa, ez zea, bildu ta euzkitan, zea kajetan. Etxea ekarri ta prexkuran, [...]. Geo, hori ez da beotzen, itxea ekarri ta, ya itzalian, kajetan ta. Geo kaja oso ona da zea, mahatsa eukitzeko.
- Bai?
- Lehen garai batian lepa-otarretan zeatzen zian, ta eitten zan pilla haundiya, igual hirurogei kiloko zeak igual, otarrakak eo gehiokok 'e igual. Ta mahatsa heldu [...] salda zaiola zean ta. Geo hala euzkitan ta eukitzen bazan eitten da beotu ta fermentatzea juten da. Mahatsak ez du fermentatu behar nerekiko txakoliña itteko. Txakoliña 're ya tolaretik ateatzeko ez badek ondo tratatzen beotu ta fermentauta eoten da. Ta fermentaziyua ekarri behar du lasai. Oain txakoliñai, eitten danian barriketa zeatzea ta hotza jartzen zaio. Bai, ez da hemezortzi bat gradutik behera o gora zeatzen, epeldueazten, handik behera zeatzen da, eukitzen da.
- Poliki fermentatzeko?
- Bai. Ta hola eoten da ba, ze esango dizut nik, hillebete o bi o, behiñ 'e berotu gabe, bero handiik gabe. Irakitiak eta itten ditu baiña irakite hotza, [...]. Bestela guk leheno txakoliña barrikan sartu ta irekiten zan denboan barrikari hola eskua jarri ta iya ekonomikan jartzen bazendun bezela berotzen zan, e!
- Bai?
- Bero-bero, e! Ta hoi itten da, mikatz-mikatz-mikatz itten da, hainbesteaiño beotzen danian. Horreatikan zian bodega hotzak eta hobiak. Ta piskaka-piskaka ikusi det geo hotzan zea hoiek eta, jarri giñuzen ta oain tenperatura, ba, zaitu itten degu.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia