Mutil-ardoa nola antolatzen zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-009-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutil-ardoa nola antolatzen zen. Tabernaren ondoan gela bat ordaintzen zuten. Bi barrika ardo ekarri eta haiek edan arte festa egiten zuten. Mutil-ardoko gelan egiten zuten festa San Sebastian hurrenengoan. Neskak ere joaten ziren eta dantzan aritzen ziren.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 21a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: ZAR-009/033
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
- Mutill-ardoak nola funtzionatzen zun, nola organizatzen zan hori?
- (A) Hua 're kuartua, zan tabernan ondon [...] izaten zan. Kuarto hua paatu in behar, mutillak zeatzen kuarto hua.
- Taberna, tabernakua zan kuartua.
- (A) Ez, aldamenen... Beno, [...] taberna nun zan, Erromiñen eo, bai. Jenealen bai, e! Noizpaitt eongo zan baten taberna ta besten mutill-ardua, Isastin eon zan. Esan det, ba, haben besteko taberna eon zala, ta geo, haben 'e mutill-ardua, euki [...] bi hirutan, holaxe. Baiña taberna zean ondon, mutill-ardua izaten zun. Paatu, zea, urten honenbeste [...] zenbat paatzen zan.
- Ta ze iten zan, mutil-arduak ze iten zun?
- (A) Ba, bi barrika ardo ekarri. Geo, hiru zeatikan, Pionetikan jenealen. Juten giñan aurrena mutillak ardo-probatzea, sapatu baten, ardua aukeratzea. Ta, zeiñ ona zan aukeratu, ta, geo, zeauta eoten giñan, giltzerok urten bi [...] txandak aldatuz, ta, hala, giltzero kargua eaman behar izaten zan, harei giltzero esaten zitzaion. Geo ardo probatzea danok jun, danok eo nahi zianak. Ta, Santa [...] bezpean, irikin jun, ta, barrikak ekarri.
- A, irikin, e?
- (A) Hoixe! Haikin ekartzen gendun. Ta, jarri barrika arduai, ta segi haik ean arte. Ta, jana gutxi izaten zan. Apai bat iten gendun, konttu iteko eunen, zea, apaia izaten zan, intxaurrak eta ogiya... Telefonua, ez al dao Mikel hor?...
- Ta ordun fuego, jo ta fuego ean arte.
- (A) Bai, haitxek pestak, ta aittonai ta 're o aittai ta 're ematen gendun ta haik 'e harrapatzen zittun [...] earrak, eta! Hua pexta, hua izaten zan, ardua ematen ta moxkorra...
- (P) Geo mutill-ardoko zea kuartuak izaten zun San Sebastian biarrenen, aparte baldin bazan behintzat, eguardin pexta han, zea baten, e, momentu baten eo hola jun pixkat eta danak, ardua eanez, ta han dantza saio bat in.
- Neskak 'e bai?
- (P) Bai. Neskak, honbre, pixkat!
- (A) Neskak 'e ardua eaten zuen, ordun pixkaka baiño...
- Apaiz hori ez al zan kejatzen? Bakarrik dantzakin?
- (A) Ez, arduakiñ ez.
- (P) Baltsiakin, baltsiakin bakarrik hua.
- (A) Baltsiakin, hura, harek. Harekin zun bildurra.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!