Zarautz (Gipuzkoa)

Altzolako eta Urdanetako jaietara

Altzolako eta Urdanetako jaietara <p>Altzolara eta Urdanetara joaten ziren festetan. Dantzan egiten zuten eta gero mutil-ardoa egoten zen. Oinez joaten ziren auzoetara. Festa arratsaldean goiz hasten zen eta iluntzean ere bederatzirak aldean bukatzen zen. Antonio 14 urtez gero hasi zen festetara joaten; neskak ere antzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-009-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Altzolara eta Urdanetara joaten ziren festetan. Dantzan egiten zuten eta gero mutil-ardoa egoten zen. Oinez joaten ziren auzoetara. Festa arratsaldean goiz hasten zen eta iluntzean ere bederatzirak aldean bukatzen zen. Antonio 14 urtez gero hasi zen festetara joaten; neskak ere antzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leheno esan dezu Altzola ta Urdaneta ta juten ziñatela festeta, ze iten zenuten?
- (A) Zea, dantzan iñ.
- (P) Orduan soiñuba izaten zan ta!
- (A) Soñuba jotzen, dantzan iñ. Ta geo, mutill-ardua eoten zan Urtetan, Urdanetan ta Altzolan, baita Iñurritzan ta, jira, barriyo guztitan. Ta, geo, ba, ardua handikan, zeatikan...
- (P) Barrikan, barrikatikan.
- (A) Mutill-ardua, ta mutill-ardua, "Urdaneta mutill-ardota jun behar deu, ta Altzola 're bai ta". Geo, hor ibiltzen giñan batzutan, "hangokuai aurten, hi, aurten ez diye eman, ta hurrengo urtian ez zieuk eman behar hairi", ta bata bestia holakotxe zeak, pikek eukitzen giñun.
- Nola juten ziñaten harea, oiñez?
- (A) Oiñez, bueno, hoixe, jata behetik gora, gustoa asko!
- Sasoi earrian!
- (P) Bai!
- (A) Gauen etorri 're bai beandu asko Urdaneta, Altzolatikan 'e. Ordu bi alden igual, ordu bi aldea arte hantxe bertan eon, ta berriz, danba-danba, goitik behera.
- Noiz hasten zan orduan festan, arratsaldian goizo?
- (A) Bai, hasiko zan bost...
- (P) Goizo.
- (A) Bostak aldea behintzat bai.
- (P) Bai, bai. Eta geo illuntzian orduba izaten zan geatzeko 're, e! Behin illunduta, ze ordu jarriko nuke, ba, nik? Beetzik? Ba, bukatzen zanen pexta.
- (A) Bai, bai, itxea 're etorri behar izaten zan, behin...
- (P) Bai, bai, goizo itxea etorri behar izaten zan, ta.
- (A) Neskak, neskak behintzat bai. Neskak ordun goizo erretiau behar izaten zan.
- Ze, ze, ze urtekin hasi ziñaten festeta juten? Zenbat urtekin?
- (A) Esan dizut, ba, hamalau urtekin.
- Bai, e?
- (A) Bai, bai, hamalau urte ezkeo.
- Guraso eskuzabalak, e?
- (A) Bai, hortan. Huaxe uste zigun, jai aatsalden. Igual goizen lana in, ta igual eguardin beandu arte ta, igual arratsaldian 'e bai, e! Igual lana laurak arte, siesta pixkat itten banun in, siestaik in gabe igual, ta geo handik atzea...
- Belarra ondu behar zanen, ta...
- (A) Bai, ba. Belarra ondu behar zanen, ta... Ba, hola, jaien lanak itten 'e izaten zan ordun, e! Bai , ordun...
- Ta neskak zenbat urtekin festeta juten?
- (P) Ba, gu 're hamabost urte o hola. Arte bitarten ez giñan...
- (A) Zuek leheno 're bai.
- (P) Bai? Bai, bertan bai, baiño hola urrutira ta, kanpoa ta ez.
- (A) Bai, urrutira, zea, zuek 'e gu bezelaxe. Altzola ta jungo ziñan zu hamabost urte baiño lehenuo 're ta.
- (P) Bai? Ez dakit, ba! Ez naiz hola gooatzen seguru, baiño.
- (A) Bai, bai, hola.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia