Neskazaharren arteko elkarrizketa jasotzen duen kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-008-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zazpi barkilleroen kanta gogorarazten diote. Hiru-lau bertso abesten ditu. Bertso hauei buruzko komentarioak egiten dituzte.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ZAR-008/024
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- (Alaba zaharra) Ama, ama, zazpi barkillerona ta kantatu zazu, zazpi barkillero ta...
- Bai, zea kantatuko ñau hemen...
- (AZ) Ai! Hori galdetzen ai zazu, ama.
- Bai...
- (Alaba gaztea) Nola zan hua? "Aizan, hi, Manuela, / zenbat urte ditu? / Neriak hogeita hamasei / kunplituak ditu. / Baldin orain... ditun...".
- (AZ) Ama, badakizu.
- (AG) Nola zan, ama?
- Hori oso polita da.
- (AG) Oso politak dia hoiek, dia...
- Bai, bai, bai, bai.
- (AG) Behin nik atera nun letra.
- Hoiek bertsuak dia! Bai? Idatzita al dakazu?
- (AG) Ez, ez dakit nun dazkaten. Atea nitun, ba, ez dakit, zea baten o hola kantatzeko, baiña ya ez dazkat. Oso politak dia hoiek.
- Hoiek bertsuak dia.
- (AZ) Ama, badakizu.
- Barkilleruna, barkilleruna, zazpi barkillero.
- (AG) "Aizan, hi, Manuela...".
- Ez. "Aizan, hi, Grabiela, / zenbat urte ditu? / Neriak hogeita hamasei / kunplituak dittu. / Baldin oraingo txandan / ezkontzen ez bagaitun, / geure bizi guzian / neskazahartzen gaitun".
- Hau da polita, oso polita.
- (AZ) Eta gehio, ama?
- Oso polita.
- (AZ) Ez dakit zenbat barkillero ta...
- (AG) "Hiriak hogeita hamasei / ditun honezkero"...
- "Baiña neska-zahartzerik / ez diñat espero" ...
- (AZ) "Zazpi barrendero" ...
- (AG) Ez.
- "Zazpi barkillero ta...", ez, ez, ez, nahastu in gaittun.
- (AG) Ta bat txikiratzaillia 're bai...
- Nahastu in gaittun, ez din baliyo horrek.
- (AG) Ba, kotxen juten giñanen, ba...
- "Nik ere badizkiñat / lau txikiatzaille, / zazpi barkillero ta / lau harpa-jotzaille./ Eta gaiñera hiru / kale-garbitzaille, / bi kabu primero ta / lau harpa-jotzaille".
- (AG) Ez, harpa-jotzaillia esan dezu leheno 're!
- Ba, hoiek ez, ez, ez dia aitzen iñun, e!
- Nik ez ditut sekula entzun.
- (AZ) Ke ba, zahar-zahar-zaharrak dia.
- (AG) Eta, oso politak dia. Dia...
- Bai.
- (AG) Dake txispa bat, bueno...
- Hori aterako bazenute paperian... fenomeno!
- Ez ditut sekula entzun nik...
- "Oso itsusia den / neskazahar izena, / aditu hutsarekin / hartzen diñat pena. / Oiñ eukirikan / sasoirik onena, / hauxe lastimagarri / gu biyok gaudena".
- Oso polita, e, oso polita.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!