Mutil-ardoak antolatzen zituen San Pelaioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-007-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Etxabe - Belen Maiz - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 02a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: ZAR-007/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Santa Ageda
Transkripzioa
- Hemen, pixkat, e, hasi zaite nahi bazu kontatzen hemen zure gaztetako girua, ze giro zeon hamen, ta festak eta nola iten zian, ta... holako...
- Festak, San Pelaiua, beste festaik ez zan hamen.
- Nola izaten zian San Pelaiuak?
- San Pelaiuak izaten zian, aurreko astian, aste erdiyan eo, juntatu eta beti komisiyua izaten zan aurrekua, eta mutil-zaharrena juten zan zeara, esto... ayuntamentura, baimena zeatzeko, festa zeatzeko. Ta geo, juntatzen zian batzutan [Polisan]. Hor baserri bat bazan [Polisen], ta han itxe itxurazkua eo, behintzat reuniyua iteko, ta han zeatu...
- Hoi ze, mutill-ardokuak izango zian pentsatzen det, ezta?
- Bai, mutill-ardokuak, bai.
- Hor mutill-arduan ba al zekazuen edadeikan sartzeko, eo... Toki batzutan esaten zuen hamalau urte o hamasei urte sartu, eo libre izaten zan?
- Hoi, hamen hamalau urte artekoik ez zan sartzen, baiña [...] libre beti, [...] behiñ 'e, zeaik, urtian ezepziyoik behiñ 'e ez deu zeatu. Jeneralian zaharrena, mutil zaharren bat izaten zan, hirurogei urtetik aurrekuak eta. Guk hamen, zean, ta, ayuntamientoko zea...
- Harei permisuak eta eskatu ta...
- Hori da. Ta geo, oain iten dan bezela iya, iten zan zeatu, bezperan juntatu, ta geo San Pelaio bigarren goizian oillasko bildu, baserriz baserri hasi, ta geo [...] hasi, [...], Nekazabal, ta zea, zea, Aixiya, ta [...] San Pelaioko buelta hau.
- Ze iten zan, buelta bakarra o bi buelta uain bezala? Bi kuadrilletan, eo...
- Bakarra ibiltzen zan ordun. Mutillak 'e oaingo erdiya, baiño kaleko zeatzea erdiya, ta ordun hori barriyuan bertakuak bakarrik zeatzen zian. Ta barriyo, zian hamen [...] danak 'e, hogeita hamar itxe ez zian izango, hoiek kontatuta 're.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!