Kooperatibaren inguruko kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-006-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: ZAR-006/040
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
- Ta, danetik eoten zan han ez?
- Bai.
- Fruta ta babarruna ta...
- (E) Ez, ez.
- Danetik. Hor danetik jarri zuen geo, telak eta dana.
- (E) Fruta ta ba al zeon? Geroa jarri zuen fruta? Geroa, ez? Lehendabizikotikan? "Comestible, todo comestible".
-"Comestible y"...
- (E) Denda luze hura zanian, kooperatiba zanian luze hura?
- Bai, tela 're bai.
- (E) Tela 're bai? Bai. Ontzi gauzak bai; bai, bai, bai.
- Karnizeia aldamenian, ta panadeia beste aldamenian.
- (E) Bai, baita, bai, bai, bai.
- Hor dana in zuen, aizu, ze panadeia, ta nolako panadeia, ta...
- (E) Bai, bai, bai, bai.
- Karnizeia, oain ez al dao karnizeia?
- (E) Bai.
- Ez, oain dana bat inda.
- (E) Ordun, ordun... dana bat. Oain barroa sartu behar dezu dana hartzeko.
- Bai, ba.
- (E) Ordun aparte zeon karnizeia.
- Ordun ikaragarriya jarri zuen, haundiya, haundiya. Bodega 're badaka harek, itxe aiñako bodega daka, gauzak edukitzeko.
- Ta, gerra garaian eon zan koperatiba hori?
- (E) Bai.
- Horrek izena zun leheno Cooperativa Laguntasuna, ta gerra denboan aldatu ziyoen izena, Cooperativa La Amistad, ta hemengo jendiak. Ta geo berriz, zeak pasa zian, oain berriz Laguntasuna.
- Ez, oain da, e, Ifa o, ya, osea, beste... beste... "como si fuese Eroski. Así, está crecido", beste..., grupo haundiyagua da.
- Ba, oain grupo bat da, baiña berriz 'e Laguntasuna.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!