Udaletxeko dantzari txikien taldea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra aurretik udaletxeak dantzari txikien taldea zeukan. Udan, jaiero meza nagusira joaten ziren udaletxekoekin batera eta ondoren plazan dantzak egiten zituzten. Arratsaldean San Pelaion egiten zituzten dantzak eta afaria ematen zieten. Astean duro bat eta alpargata pare berria ematen zien udaletxeak. Beasaingoa zen dantza-maisua.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: ZAR-006/026
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
- Eta, festak eta ziharo diferentiak izango zian, Euskal Jai euna ta, San Pelaio, ta San Pelaiuak eta...
- Euskal Jaitan?
- (E) Berdintsuak, hola, jai hoiek, e, San Pelaio ta...
- Jantzi, zean... Guk giñaukan gauza bat ona Zarautzen gerra aurretik, e! Ayuntamientuak grupua zakan dantzai txikiyana, grupo bat, e. Zarautzan jendiak gastatu iten zun ayuntamientuan. Ta jaiero, udan, e, neguan ez, udaan, meza nagusira juten giñan alkatiakin ta ayuntamientu guztiya ta grupua dantzai txikiyana. Ta geo plazan dantzak, hiru o lau plazan, hiru lau o bost, zea, dantzaldi in eta alto. Ta arratsaldetan, udaan, udaan San Pelaioa, nahiz zean ez, zea izan ez, San Pelaioa juten giñan. Han berriz 'e dantza in, afaia ematen ziguen, astian duro bat. Han eoten zan ama zai [...] kentzeko. Duro bat ematen zigun ayuntamientuak, e! Ta astero-astero alpargata paria berriya. Neurrira 're inda, gaiñea, e! San Pelaioko zeara jun, alpargateruana, ta neurrira inda ematen zien. Ta, durua. Ta noizian, garaitan ematen zigun pastelak eta. Hor uain ayuntamientuan tokiyan, hori hutsa zan, ayuntamientua erre arte hori hutsa zan.
- (E) Ayuntamientua Plaza Musikan zeon.
- Ta han gaiñian ikasi giñun dantzan ta. Geo horrea etorri zan ayuntamientua, erre in zan, erre in zuen, plazan zeona, ta hor eoten giñan. Ta geneuzkan maixua beasaindar bat, urte guztiyan hamen apopillo,e! Eskolan zea eakusteko, dantzan ta eakusteko. Ayuntamientua orduan, ondo [...], e! Bai, bai, bizimou ona pasa deu. Gose pixkat, baiño... Gerra garaian pasa zan, ta.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!