Zarautz (Gipuzkoa)

Herri bakoitzaren izaera

Herri bakoitzaren izaera Zarauztarrek nolako fama zuten. Zumaiarrak kantuan onak, baina bereziak omen ziren. Getariarrak. Ze auzotan ibiltzen ziren erromerietan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-005-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zarauztarrek nolako fama zuten. Zumaiarrak kantuan onak, baina bereziak omen ziren. Getariarrak. Ze auzotan ibiltzen ziren erromerietan.

Transkripzioa

- Ta hola, e, inguruko herrita ta juten ziñatenian, zarauztarrak fama ona al zekaen zarauztarrak?
- Erromeitan.
- Erromeian.
- Gu, erromeitan.
- Ta, zarauztarrak fama ona al zaken? Hola... o ze fama zeken orduan zarauztarrak?
- Ez, Zarautza herri ona zan, konjuntuan herri ona zan, [...]. Zumaiarrak zian espezialak. Kantuan onak, jolin! Getaiarrak 'e bai, baiña ba, Getaiarrak 'e beti azaltzan zan balia zala, ez zala, bazala... ta hasarratu ta. Geo politika sortu zanian bukatu zan balia. Zarautzan jende ona zeon.
- Ta nun ibiltzen ziñaten erromeian?
- Jesus! Barriyo guztitan. Hasi hor zean, Santa Krutzen ta, Elkanon ta, zean, ta hamen, beno, barriyuak, Urdaneta ta, Altzola ta, danak, danea. Geo, bizikletan 'e toki daneta aillatzen giñan. Orduan 'e ez zan, herriyan eongo zian ba, sei bat eo zortzi bat automobil besteik ez zian orduan. Ta gu bizikletan jo ta ke, geo motorrak [...].

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia