Zarautz (Gipuzkoa)

Delegatu gisa aritu zen Eusko Gaztedian

Delegatu gisa aritu zen Eusko Gaztedian Eusko Gaztedian nortzuk ibiltzen ziren. Bera delegatu moduan ibiltzen zen. Korrikalari eta pilotari onak zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-005-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eusko Gaztedian nortzuk ibiltzen ziren. Bera delegatu moduan ibiltzen zen. Korrikalari eta pilotari onak zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zein ziñaten Eusko Gaztediyan ibiltzen ziñatenak? Zu ta zein gehio? Gogoatzen al dituzu hoien izenak?
- Jesus! Eusko Gaztediyan ibiltzen giñanak...
- Hola, zarauztarrak...
- Ba, jakin zazu, pelotai bezela ibiltzen zian hamen Iruretagoiena, Kukulunekua o esaten diyoe, horren aita, bestia, harrek 'e Xaguanekua, bestia San Pelaion 'e zea, Aizpurua, Kaxkaxoenekuak. Eta ni ibiltzen nitzan delegau. Geo korrikaian berriz, Unzueta ta, Unzueta, geo Arrua txikiya, Sasi, esto... Beste korrikaiak, korrikaiak onak, e! Guk Irundikan Donostiako, Behobia-San Sebastian hori, rekorra jarri gendun. Ta orduan gendukan Unzuetak, baita zean 'e, Campeonato de Españan 'e irabazi zun. Ta, ekipo ona! Ta zeak 'e bai, este pelotaiak 'e bai, ondo. Pelotaian 'e distritokua, zarauztarrak irabazi zuen. Irabazi zuen zestuarrak, Barrena anaiak eta haiek 'e tranpa pixkat ta in ziguen Azpeitiyan, frontoi txikiya, haundiya [...], eta [...] zan, eta haundiyan ikusi zuen. Guk gendun hau, Kukulu, Iruretagoiena, ta Arregi ta habek jotzailliak, hoiek 'e galdu in [...]. Ta frontoi txikiyan sartu zigun, ta haren boleaka, galdu in gendun partidua. Jotzen zuen pelota, ta asko jotzen bazuen, kaleaiño. Kalia, ta [...] atzian, Azkoitiko... Eta geo, horreaitik, finala jokatzeko ein zian haiek suplente ibiltzen zuen Arregi, e, Agirre, Aizarnakua. Ta Arregi, Zarauzko Xagua, aurreale guk, bi hoiek jokatu zuen. Olaizola anaiak 'e kontra zean, Errenteian, batzokiko zean, frontoian. Ta neu jun nitzan delegau, ta juez. Ta irabazi in gendun.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia