Zarautz (Gipuzkoa)

Eusko Gaztedia; batzokiaren historia

Eusko Gaztedia; batzokiaren historia Eusko Gaztediarekin ibiltzen zen gerra aurretik. Batzokiaren historia. Jostundegia zegoen lehen. Gerora hamabi mila duroan erosi zuten eraikina. Gerra garaian falangistek espropiatu egin zuten eta geroago eraikina bota egin behar izan zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-005-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eusko Gaztediarekin ibiltzen zen gerra aurretik. Batzokiaren historia. Jostundegia zegoen lehen. Gerora hamabi mila duroan erosi zuten eraikina. Gerra garaian falangistek espropiatu egin zuten eta geroago eraikina bota egin behar izan zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gerra aurretik orduan, gerra hasi aurretik, esan dezu Eusko Gaztedin, Eusko Gaztediyakin ibiltzen ziñala hemen Zarautzen.
- Bai, Zarautzen, bai, Batzokiyan, hortxe.
- Nun, nun, nun, nun zeon?
- Bai, hamentxe dao Batzokiya.
- Hemengo batzokiya, baiña...
- Hor hauzkaldetik ikusten dezu hutsik nola dao, ba? Hor itxe eder bat zan hor. Sastre Izetan etxia zan hori, sastraiyakin ta danakin. Ta gizajuak, [...] zun batian, saldu in zuen zea, hori. Hori juten zan Parisea, modak ikustea. Eta handikan etortzen zan bakoitzian... Azienda haundiya zan. Horrek 'e txaletak eta terrenuak eta hauzkaldea, beti ere pieza bat saltzen zun, pieza bat, pieza bat. Ta gertau zanian debatian, Azpiazu ta Arrutitarrak eta hoiek, hamabi milla duruan etxia ta hauzkaldeiño saltzia, beak. Baiña behar zitun hamabi milla duro, "sesenta mil pesetas", egun hartan. Ta, hor, [Comino] Arruti ta, Manuel ta, Batista ta, Lizundia ta, este... Asporosa ta, Arruti ta, ba, "bai, hori bai [...] bankuak irikita ta badao diru hori, sortuko genduke", fabrikantiak zian danak eta. Baiña igandian, eguardiya, zeiñek euki behar du diru hori? Ta gertau zan Erramun Arruti, haren semiak 'e segitzen du, bizi zan han, Azpiazuneko etxian. Ta, Asporosa, bestia, koñau haren arrebakin, Bilbotarra, ta harek esan zun "hemen bazakiyat diru hori nun dauan, honenbeste baiño gehio", ta, "nola?", ta, zakan osaba etxian, Ameriketatik etorrita, ta oindik dirua bankoa eaman gabe. Ta hartu dirua, ta eman ziyoen hamabi milla duro zeai, Izetai, in zuen papela, ta geo, astelehenian, asteartian ya eskriturak, eta holaxe eosi zan hori, hamabi milla duruan. Ta geo gerra...
- Diru asko garai hortako, ez?
- Gerra etorri zanian hor falangiak espropiatu ziun hori, falangistak. Ta, ba, abandonatu ta. Alboko etxia esaten due, alboko etxiak teilla falta baldin bazuen, handik kendu. Handikan kendu, ta geo azkenian berriz jabe in geanien, bota in behar izan deu, ustelduta zeon ta dana. Ta hortxe, batzokiya horrea ekarrita gendukan, gerra hasteako.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia