Zarautz (Gipuzkoa)

Santa Barbarako ospakizunak

Santa Barbarako ospakizunak Dantza asko egindakoa omen da. Santa Barbara egunean egiten zen erromeria. Apaizaren inguruko kontuak. Ze musika izaten zuten jaietan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-004-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dantza asko egindakoa omen da. Santa Barbara egunean egiten zen erromeria. Apaizaren inguruko kontuak. Ze musika izaten zuten jaietan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta festa eiten al zan, festa? Ze mouzko festa iten zan?
- Ni 're earki dantzatzen nitzan! Gogotsua nitzan eta alegria, eta, geo, baiña oso zea, e, ez [...] batere neure, zea, kontserbatu zun nik nere garbitasuna, asike...
- Erromeia iten al zan, erromeia?
- Erromeia, bere eunian bakarrik iten zan, bere eunian bakarrik iten zan.
- (A) Hori kalian urregi dao barriyotzat kontatzeko [...].
- Toki txikiya ta, jende asko ez zan izaten.
- Ta, agarraua iten al zenuten, agarraua?
- Agarrauan? Azpeitiyan debekatuta emen zeon, agarrauan iten zana pekatua emen zan. Eta geo dana mojak juten zian!
- Ta zuek iten al zenuen agarraua?
- E?
- Agarraua iten?
- Guk? Ba! Ez, librian, ta gero helduta, ta gero librian ta. Tarteka, aldaketan ibiltzen giñan. Batian ein dantzaldiya zean, eta geo agarrauan. Geo ordun libre, ta berriz 'e agarrauan. Hori, toketa hoiek 'e izan zean, jotzen zituela soiñuan, bai.
- Apaiza nor zan, ordun? Nor zan apaiza ordun?
- Apaiza hori? Hor [...] zeon apaiza, eta beak 'e pianuan soiñuak jotzen zitun, e, ta-ta-ta-ta-ta-ta-ta.
- Ta hemen ordun soiñua eoten zan, hemen, Santa Barbaran.
- E?
- Hemen, Santa Barbarako festan soiñua.
- Soiñua ekartzen zuen...
- (A) Zea, filarmonika o. Bai, bere egunian bakarrik, e!
- Bai, filarmonika edo ekartzen zuen, ta geo beste tanbor haundi bat ekarri ziñen urte batian. Ta Joxe Mari Gastakak esan "zeiñek ekarri du tanbor haundi hori?". Hari ez zitzaion gustatu haura. Geo, paatzeko 're harek haundiya nola zan, gehio izango zun baliyua, edo, ez dakit izango zun pena hori edo zer zan...

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia