"Gerrako umeekin" Southamptonera
Hizlaria(k):
Aierdi Aldasoro, Xabier
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamaika urte zituen gerra hasi zenean. Bilbora joan zen sendi osoa baina, 1937. urteko maiatzaren 21ean Ingalaterrara bidali zuten Habana itsasontzian beste 4.000 ume ingururekin batera."Gerrako umeak" ziren. Kanpamentu erraldoi bat izan zen lehenengo bizilekua. Southamptonen zegoen moja-etxe batean egin zuen urte bete ondoren. Frantzian elkartu zen atzera gurasoekin. Baionako eskola garaia gogoan du. Euskal Herrira itzulera zaila izan zen. Etxerik ez zutenez, herri desberdinetan sakabanatuta bizi behar izan ziren hasiera batean.
- Proiektua: Zarautz Hizketan - Zarauzko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Belen Maiz - Fernando Muniozguren - Miren Zabaleta
- Data: 2004(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:03:53
- Erref: ZAR-002/023
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!