Zarautz (Gipuzkoa)

Egurra lantzen zuten lantegiak

Egurra lantzen zuten lantegiak Zarautzen asko lantzen zen egurra. Arrutik San Pelaion zuen lantegia: Palacio del mueble. "Eguzki" izeneko armairu bat atera zuten eta asko esportatu zuten kanpora. Beraiek egurrari eutsi diote beti. Egin izan dituzten lanak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zarautzen asko lantzen zen egurra. Arrutik San Pelaion zuen lantegia: Palacio del mueble. "Eguzki" izeneko armairu bat atera zuten eta asko esportatu zuten kanpora. Beraiek egurrari eutsi diote beti. Egin izan dituzten lanak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Egurra asko landu da Zarautzen, e? Arotz asko, ta ebanista asko, ta...
- Leheno, oain dana galduta, baiño leheno ona, leheno, leheno egurrian Zarautza zan maixu. Esto... ez dakit aitzia izango dezuen, Arruti, Arruti? Horrek taillarra leheno San Pealion zakan, Palacio del Mueble o deitzen ziyoen, ez dakit gooatuko zeaten. Eta hoiek... hoiek iten zuen, nik uste det, Españan muebleik onenak behintzat, Europan ta 're oso zeatua zeon, konsideratua, zea, esto, e, Arruti taillerra. Hoiek atea zuen armaio bat, Eguzki jarri ziyoen izena armaio hori. Eta hori, esto, Rusira ta dana esportatzen zuen, zeatik armaio bat zan, esto nik, ba, kataloguak eta bazkat eta, nik handikan, harrezkeo ibili izandu naiz Valentziyan ta feri guztitan, baiño halako armaioik ez ditut ezautu. Harrek [...], hark zezkan egurrak eta haiek zazken gauzak, eta... [...] onak bazaben. Geo, ba, zerian 'e hasi zian, ta hasi zian kartoiakin muebliak iten. Guk ez ditugu hola iten, e! Oaingo mouan kartoiakin, txapa o jarriko diyoe, eta, eta hori hasi zan ta, ba, beno, beno. Ta nik orduan enkargoko lana iten gendun, ta esan niyon semiai: "hi, guk geuriai eutsi in ber ziou, e!". Eta, bastante eutsi diyou, eta, guk hola, aglomeratuan eta lan gutxi iten deu oso. Dana zan, esto, egurrian ta... Geo, gaiñez, tokatu zaku, ba, gauza nahiko majuak itia. Ez dakit ezautuko dezuen Kiruri? Azpeitiyan Kiruri? Oan in dan berrikuntza, oan taberna ta mostradoriak eta zeak, hoiek danak guk ein genitun, e! Eta geo, ba, joyeiyak eta hola, zean, Zumarragan ta Legazpin ta 're asko montau ditugu. Baiño joyei onak, e, mueblei onakin ta. Hortan suertia euki deu ta semiak eta nere mouko kijote antxekuak gea, ta ez perru txiki bat irabazi ez, e, baarrunantzat aiña ateatzen bada, nahio holako mueble zea, gauza, trastiak hala in baiño... Ta egurra maite izandu deten pertsona naiz. Nik egurra maite det, maite. Ta egurrai usaia, ta zea, egurrak bere usaiak eukitzen ditu danak, e! Ta usaia, ta zea, ta. Usaia nola? Ba, nik usaia aitzen ziot, eta, betak eta nola ta zea... Atsegingarriya da egurra.
- Bestela, baserritako ta itsasontzietako ta holako lanik?
- Ez, baserritako ta itsasontzietako ez, ez, ez.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia