Feli Uria Eizagirre
Zarautz (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Guraso biak zarauztarrak zituen Felik, Urteta auzokoak: ama Gurmendi baserrikoa eta aita Isastikoa. 5 anai-arreben ondoren etorri ziren Feli eta bere anaia bixkia. Gaztetxotan Ondartza dantza taldean ibili zen eta baita mendizale taldean ere. Ezkondu ondoren iritsi zen Zumaiara. Magisteritza ikasketak amaitzen ari zela sortu zitzaion Oikiako Eskola Txikian andereño gisa lanean hasteko aukera. Urte asko eman zituen han baina erretiratu aurreko azken urteetan atzerritarrei euskara irakasten ibili zen Zarautzen. Literaturazalea eta bertsozalea ere bada Feli.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZAR-175 | 2021 | Zumaiako ahotsak | Haizea Odria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute