Behar asko eginda, pobre
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZRT-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behar asko eginda, baina pobre bizi izan dira, goserik gabe. Kafesnea hartzen zuten, beste batzuek horixe ere ez.
- Proiektua: Basauriko euskararen azterketa linguistikoa
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Arretxe
- Data: 1990(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ZRT-002/014
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Emalea: Jon Arretxe
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Gu pobre bizi izin gara, biher asko inddakuek gure bizixen.
- Zer baiá, beste batzuk baiño hobeto ezta? Ze bueno... ganadue eukite ta...
- Bai, pobre baie goserik ez, hori ez.
- Hori de.
- Goserik ez dogu euki. Goizien kafe ta esni edo emuten edo... bakoitxek guroguna edaten eben, ze beste etxek bazuten iguan baserrixen han e gorago Zaratamoko partien han ere esaten eurien batzuk, "kafe ta esnie [...] ekusi be ez!" Guk bai, kafe ta esnie guk bagenun goizin ta erguerdixen ta arrastin igual... Guk bai, kafe ta esni ta hori eukitten gendun. Amak emoten oskun hori, beste batzuk hor ezer bez. Ze ordun jente pobri bizi zen [...].
- Bai.
- Ta baserrixen be bai e, hemen be. Jentie pobre bizi zen. Hor Arizen eduki genduzan lagunek asko, baie geure modun pobre. Pobre.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!