Zamudio (Bizkaia)

Zelan ezagutu zuen amak bere ahizpa

Zelan ezagutu zuen amak bere ahizpa <p>Begoren ama bi urterekin guraso barik gelditu zen. Bere nebak osabarekin gelditu ziren soloan laguntzeko, baina neskak alde batera eta bestera ibili ziren. Hamabi urterekin umeak jagoten hasi zen. Erandion beharrean zegoela, Maria izeneko ahizpa zeukala entzun zuen eta honen bila irten zen. Deriora heldu zenean ez zekien norantz hartu eta negarrez hasi zen. Taberna batetik gizon bat irten zen eta ea zergatik egiten zuen negar galdetu zion, kasualitatez bere ahizpak gizon horren etxean egiten zuen lan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAM-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Begoren ama bi urterekin guraso barik gelditu zen. Bere nebak osabarekin gelditu ziren soloan laguntzeko, baina neskak alde batera eta bestera ibili ziren. Hamabi urterekin umeak jagoten hasi zen. Erandion beharrean zegoela, Maria izeneko ahizpa zeukala entzun zuen eta honen bila irten zen. Deriora heldu zenean ez zekien norantz hartu eta negarrez hasi zen. Taberna batetik gizon bat irten zen eta ea zergatik egiten zuen negar galdetu zion, kasualitatez bere ahizpak gizon horren etxean egiten zuen lan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amuma jaio zen Begoñen eta urte bi, berak kontetan dekostezenari, urte bi gora-behera, euki osteziñen hil jakozan, ze urte erdien edo holan, ama ta aite, biek. Eta lotu ziren lau neba-arreba: mutil bi eta neska bi. Eta umezurtz. Eta osabak, mutilek koiu ostezan, ba beharren eiteko soloan edo holan. Osea, osabak euuenak euki ostezenak han Begoñen. Baie bestak, bata beste… batetik bestera ibil zien. Esaten deuen amak, berari koiu [orien] aitebitxik eta amabitxik izen ziela pareja bat, ez ziela egon ezkondute, esaten euen eta ganorabakoan batzuk izen ziela ze, igual itxiten euriela bakarrik eta martxau eiten euriela hortik. Osea, bera, bera bakarrik. Ta gero, ya apurtxu bet handiao hazi zanian, hametik Txorierritik ibil zala ba umeak jagoten. Etxe batetik bestera, ze baten ya hasten zirenian bestera eroaten eurien eta holantxe ibil zan. Ta gero ya auki ostuzenian hamazortzi urte aldera, egon zan Fonda Estrellan ba kamarera. Eta han dauela kamarera, auki euen nobio bat Elantxobekoa, kozinerue barkukoa. Ikesten ibilli jakon, ba idatziten ta irakurriten. Baia etor zan hori, gripe española esaten uriena, ez dakit izen zan mille beratzireun ta hamazortzien edo hortik izen zan, gripe española geitzen otsiena. Eta hilten zan jentie, igual etzeak hutsik lotzen zien! Danak hilte. Eta berak, bueno ba ya klaro, hori, salto itzela emon dot hor. Euki ostezenean hor hamalau-hamasei urte aldera, Erandion egon zan umeak jagoten, eta berak dekola aizte bat, Maria dekola izena esaten otsiela, eta hasi zan Erandiotik-eta allege zan oiñez Derioko kurtzera arte. Eta han dino ez euela jakin edo Santo Domingorantza edo Mungirantza edo Zamudiorantza eta negarrez egon zala han. Eta gizon batek urten euela, bar bat egon zan han, bar bat Elu, urten euela handik eta esan otsela: “ze eiten dozu negarrez, neska?”. “Ba, eske ni… esan dostie hemeti dekotela aizte bat, krieda, Maria dekona izena”. “Neure etxean daukona”, esan zela. Oseake, pregunta otsen etzean egon zan krieda. Eta han ezetu zan aiztiagaz. Edozein moduten be, lau neba-arrebak ya hamalau-hamabost urte euki osteozen arte, artean ez ziren ezetu alkar. Ta danak hamen Bizkaian bizite! Eta bueno, gero ha ezkondu ein zan baserrire. Ni jaio nintzen baserrire ezkondu zan ha, Maria; Handik Fikeko bategaz, Fikeko Migel geitzean zan, Goikoetxea, eta haregaz ezkondute, euki ustezen lau ume horrek Mariak, aman aizteak.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia