Zelan ezagutu zuen amak bere ahizpa<p>Begoren ama bi urterekin guraso barik gelditu zen. Bere nebak osabarekin gelditu ziren soloan laguntzeko, baina neskak alde batera eta bestera ibili ziren. Hamabi urterekin umeak jagoten hasi zen. Erandion beharrean zegoela, Maria izeneko ahizpa zeukala entzun zuen eta honen bila irten zen. Deriora heldu zenean ez zekien norantz hartu eta negarrez hasi zen. Taberna batetik gizon bat irten zen eta ea zergatik egiten zuen negar galdetu zion, kasualitatez bere ahizpak gizon horren etxean egiten zuen lan.</p>