Zaldibia (Gipuzkoa)

Erromerietan neskak dantzan nagusiki

Erromerietan neskak dantzan nagusiki <p>Igandeetan inguruko herrietako festa eta erromerietara joaten ziren. Ferminek Larraizko erromerietako aipamena egiten du. Neskek bakarrik egin ohi zuten dantza. Neska-laguntze kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZDB-004-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandeetan inguruko herrietako festa eta erromerietara joaten ziren. Ferminek Larraizko erromerietako aipamena egiten du. Neskek bakarrik egin ohi zuten dantza. Neska-laguntze kontuak.

Transkripzioa

- Victor:Jaietan-ta, segun festak nun zien, hauntza juten giñen.
- Inguruko herritako festeta.
- V.: Inguruko herrita, bai: Larraitza, Itsasondoa, ta herri koxkorreta. Honea’re bai, klaro. Honea...
- Fermin: Nik e... gauza bat, erabateko atentzioa eman zin. Ba, Larraizko festatan, o beno, han, soiñujolea, soiñujolea, ta soiñun dantzan. Eta dantzako garaien, ba, neskak generalmente bakarrik. Mutillek ez giñan juten dantza egitea, bildurra o ez dakit zergatik, o zea, ez giñan juten. Juten zan igual... norbait jungo zan, baiño ni behintzet gogoratzen naiz oso jende gutxi [izaten] zala. Eta gauza zelebrea, ba, ia, esaten zan ordun aimarik jotzeko, ez dakit zazpietan o zortzietan o ez dakit ze ordutan zien, ta ordun zeatzen zienen, ordun neskak, ba, ospa!
- Etxera.
- F.: Etxea abitzen zien. Eta ordun mutillek atzetikan eta estreiña neskai heltzen zionak, hura harrentzako.
- Nahi bazun izango zan.
- F.: Baiño han ez zun... nik ez nun behiñ´e ikusi...
- Ez al zan bat’e ezezkoik?
- F.: Nik ez nun behiñ´e ikusi han ezezkoik. Esan nahi det, nei... eta neri, egia esango dizut, nik e... erabateko atentzio haundia eman zin, estreiñeko aldin, nik okasio hori izan nunen ikusteko. Eta ni gaztegoa izango nitzan eta... beno. Baiño erabateko...
- Ze itten zan?
- F.: E?
- Mutillek heltzen zionen neskai kuadrillatik aparte utzi?
- F.: Mutillek han, mutillek beida neskak nola dantza egiten zuen, ta dantza bukatzen zan garaien, hasten zien neskak... bueno, bata besteai zeatu ta... izango zien batzuk alde batekok, bestek bestekok... Eta korrika bi-hiru mutil ta estreiña heltzen zienak...
- V.: Bueno, baiño atzetik juten zanak genealen bazekin zeiñena zijon, e.
- F.: Aaa! Jakingo zuen ia pixka bat e... Hori nik ez nekin. Nik... ni naiz gogoratzen naizena pues bastante gaztea nitzala.
- V.: Bai, bai, bai [...] hoi holakoa dek eta halako tokitakoa dek eta...
- Bai, txarrenana ez ziñan jungo.
- V.: Bueno bere ustetan, bere ustetan txarrenana nola jungo giñen ba?
- F.: Bere gustokoa, bere gustokona.
- Ta gero neskari heldu ta zer, etxera lagundu edo?
- F.: Etxeraiño lagundu.
- V.: Etxeaiño lagundu.
- F.: Bai, etxeraiño, nik usten dut baietz.
- V.: Behin abittu ezkero etxeaiño jun beharra zeon.
- F.: Esaten dute, hola, txiste bezela, e, nola ze esaten hasten da ba, neska laguntzea jun...
- V.: Bai, joe, neska laguntzea jun ta neskan itxea aillatu da ta esan dio: “Honbre, honeaiño ya ke etorri zean, bokadillo bat eo zerbait jango dezu /jangozu/” ta esan omen zion “Ez! nahikua janda nau ta beste batean jango det”. Harek bokadilloa hauntza aillatzeako nahi zun, baiño nola ez zion eman hauntza aillatu bitarten, ta hauntza aillatu zanen esan zun “alperrik dek oain”.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia