Zaldibar (Bizkaia)

Produktuak trenez almazenetatik dendetara

Produktuak trenez almazenetatik dendetara <p>Eliza ondoan lau denda egon ziren. Denetariko gauzak saltzen zituzten bertan; jatekoak, edatekoak zein arropak. Produktuak trenez ekartzen zituzten almazenetatik eta gurdiz banatzen zituzten herriko dendetara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-022-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eliza ondoan lau denda egon ziren. Denetariko gauzak saltzen zituzten bertan; jatekoak, edatekoak zein arropak. Produktuak trenez ekartzen zituzten almazenetatik eta gurdiz banatzen zituzten herriko dendetara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Elkarrizketatzailea: Oseake hau dana, antzera ez orduen?
-Juan: Bardin bardin.
-Jose Mari: Bai, bai, bai, bardin.
-Elkarrizketzailea: Eta negozioak eta holan? Dendak eta…
-Juan: Ba dendak eguezan lehen, hor e… alimentaziñokuek ta dana saltzen ebenak lau.
-Elkarriketatzailea: Lau?
-Juan: Honen amak euken bat. Nere amak beste bat. Ta beste bi. Hamen eguezan, hor bat ta hamen beste bat, ta hamen gure dendie ta beste aldien beste bat. Lau eguezan bakarrik.
-Elkarrizketatzailea: Ta orduko dendatan zelango geuzek egoten ziren ba?
-Jose Mari: Danera, danera. Danetik, ba karo, danetik egoten zien.
-Elkarrizketatzailea: Danetik? Baia jatekoak bakarrik?
-Juan: Ez, ez. Jatekuek, abarketak eta erropak eta…
-Jose Mari: dana, dana.
-Juan: Lapikuek. Danetik egoten zan.
-Elkarrizketatzailea: Osea, etxerako katxarroak ta holan be bai?
-Juan: Bai, bai, dana. Ta likorrak… danetik.
-Elkarrizketatzailea: ardaua be bai?
-Biek: bai, bai.
-Elkarrizketatzailea: Ta horrek geuzek nondik ekarten ziren ba?
-Juan: Almazenak eguezen.
-Jose Mari: Bai, almazenak eguezen orduen.
-Elkarrizketatzailea: Non?
-Jose Mari: Bai e.. Durangon ta Bilbon be bai…
-Juan: Durangon be bai, Bilbon be bai, ta Eiberren be bai.
-Elkarrizketatzailea: Ta zuek nondik ekarten zenduen?
-Juan: Ba hortik ba, gehixena Bilbotik.
-Elkarrizketatzailea: Gehiena Bilbotik? Ta zelan? Baten batek ekarten otsuen edo…
-Juan: Ez, trenien etorten zan dana.
-Elkarrizketatzailea: Zuek joanda? Ta trenean ekarri?
-Juan: Ez, pedidue ein ta /eiñ dde/ trenien bialdu eitten eben.
-Elkarrizketatzailea: Ta zer egoten zan, trena holan… kargetako… egongo zan kargak…
-Jose Mari: Bai, ta gero errepartidora eguen.
-Juan: Klaro, merkanzie egon zan. On daz trenak bakarrik ezta? Orduen eoten zien ba egunien lau edo /ero/ merkanziak bakarrik, bagoie. Bago zerrauetan… Iguel hamar edo hamabost bagoi ekartzen ebazen, danak fabriketara ta…
-Jose Mari: Bai, gero [‘Itturre’] egoten zoan repartitzeko herri barruen.
-Juan: Gero bertan eoten zan bat ba karruaz ta repartidu eitten…
-Jose Mari: Karo, repartitzen ebana.
-Elkarrizketatzailea: Karroagaz?
-Jose Mari: Bai, bai karroaz.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia