Asto eta idi probak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-018-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goierrin asto-probak egiten dituzte gaur egun. Bertan, iltze gehien egiten dituen astoak irabazten du. Lehen idiekin egiten zutenean ere berdin egiten zuten. Orain kinielak egiten dituzte probetan apustu egiteko. Idi-proba irabazten duenari idiarentzako manta bat ematen diote; asto probetan, ostera, kopa izaten da saria. Lehen idi-probak egiten ziren herrian San Esteban egunean.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:03:57
- Erref: ZAL-018/015
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta zelan iten dire asto-probak ba?
- Ez dozu sekulo ikusi asto probaik?
- Ez.
- Ai, ai, ai...
- Ez dot ikusi. Eske nere inguruen ez da iten.
- Ez da eitten?
- Ez.
- Aiba...Arratixen ez da eitten?
- Asto-probak guk e... zera, gero barrixo bat dekogu, Goierrixen, ermitta bat da ta, klaro, gu lehen hanguek eta oin be zelebretan dittuu jaixek-eta, ezta? Soziedade bat be ein zan eta han urtero egoten da asto-probak, astuek harrixe eruten, zeiñek... zeiñek gehixa, zeiñek honan izeten ,ba, hamendik hara edo, bueno, hori baiño luziague, ez? baiña hemendik hara, ta ha untza bat izeten da, untzie, "un clavo". Untza bat. Gero bueltan beste bat. Ta harek kontau ta zeiñek gehixen eitten daben, ba, haixe irabaiztaille gero.
- Ta idiekaz bardin?
- Bai, idiek... bai. Hamen oin ez da eitten, baiñe bardin.
- Idiek pixu gehau, ezta?
- Pisu... harrixe handixaue izengo da, baiñe hori hamen ñta Berrizen-ta asko eitten da hori.
- Ba gurean ez.
- Ez, e? Aiba! Guk hori beti ezautu dou. Astuena lehen-lehen ez, ordun idixek bakarrik izeten zien.
- Ta oin astoak, ezta?
- Bai.
- Eta iten ziren apostuek eta igual dirue edo...?
- Ez, ez.
- Ez zan egon horretarako...
- Ez ta... ez. Oin, ba, oin por ejenplo, asto-probetan eitten da, ta idixetan be bai, a bueno, eingo da igual, e! Eingo da iguel. Baiñe zera, kinielak eitten die, bai, "Ene, horrek astuorrek zenbat eingo dau" ta gero han oseake zenbat diru hartzen daben tanto porzientua-edo emoten dabe premixue. Ta hoixe. Toketan jakonai ba...
- Eta iten ziren igual desafioak edo...
- Bai, hori...
- Batak besteari...
- Klaro, hori be jabiek, animalixen jabiek, eingo eben. Klaro!
- Baie zuek ez dozue eukin horretarako idirik, ez?
- Ez, ez.
- Ze horrek idiorrek ein beharko dire preparau, ez?
- Klaro! Ta zertui ein biher dabe /bidabe/, erabili be bai. Ikusten da sarri, telebisiñuen-ta be ikusten die zelan preparaten dittuen.
- Indar gehau eukiteko edo...
- Klaro.
- Eta zuk badakizu zelan iten diren preparau idiek horrek geuzek ipinten jakozenak hemen eta...?
- Zelan eitten dien?
- Bai, horren izena edo... Badakizu zer esaten dotsuten, ez?
- Bai, bai. Batzuk die mantak. Mantak ipintten... [...].
- Hau, zapa?
- Zapa, bai, bai.
- Guk be bai.
- Zapie, bai.
- Holan koloretan ta...
- Bai, bai.
- Eta besterik holan eroaten dau idiek?
- Ez. Baiñe holan jokatzen dabenien konkurso edo zeretan mantak be izeten die, lehelengo eitten dabenai mantie erregalue be bai izeten da, ta, ba, hoixe. Guk hor astuei kopie izeten da, kopie ta txapela lehelenguai. Ta holan izeten die.
- Ta jente asko joango da ikusten, ezta?
- Bai, bai.
- Oseake hori...
- Herri txikixe ta barrixo bat dala asko, jente asko jueten da.
- Hori herriko jaietan, ezta?
- Bai.
- Ta barrriotako...
- Herrikue ez, barrixokue. Ta hori eitten da geure barrixuen bakarrik, Goierrixen.
- A, bai?
- Bai.
- Astoena.
- Astuena.
- Ta herriko jaietan, orduen, ez, ez da iten holangorik?
- Ez.
- Lehen be ez? idiekaz edo...?
- A, idixekin bai. Bueno, ez dakitt juliuen eitten zan, baiñe hori eitten zan Gabon aurrien, San Estebanetan. Orduen bai, orduen bai eitten zan.
- Eta oin ez da iten?
- Ez.
Egilea(k): Iker Atxa (Eibar BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!