Zaldibar (Bizkaia)

Pinuak eta fruta-arbolak saldu

Pinuak eta fruta-arbolak saldu <p>Pinuak eta fruta-arbolak saltzeko eduki zituzten. Gehien etxetik saltzen zuten, baina Abadi&ntilde;oko eta Zumarragako feriara ere joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pinuak eta fruta-arbolak saltzeko eduki zituzten. Gehien etxetik saltzen zuten, baina Abadiñoko eta Zumarragako feriara ere joaten ziren.

Transkripzioa

-Ta orduen, esan dostezu frutarbolak-eta euki dozuezala etzean?
-Bai, bueno, frutarbolak bai. Osea, arbolak etzien be bai ezta? Jateko ta zerien. Baiña ostantzien saltzeko, piñuek eta… ba horixe.
-Ta saldu non eiten zinduen?
-Saldu ba ferixetan edo /ero/ eskatu klientiek eitten eben, eskatu eitten eben.
-Ta hemen feriek eta inguruen non egon dire? Ze herriten edo?
-Bueno, ba hamen ferixak… San Blasetan beti. Abadiñon ta gero Zumarrara be jueten zien. Baiña gehixen ba etzetik saltzen zan e? etzetik saltzen zan. Ta klientiek ba… osea, kanpotik be bai. Euskal Herritik eta kanpokuek be bai e?
-A bai e?
-Bai.
-Etorten jatzuezan etzera?
-Bai, bai. Zaragoza ta… bueno, oin momentuen ez naz akordetan, baiñe bai. Logroño ta… bai. Lerida ta.
-Ta ze fruta iziten zan ba? Ze fruta…
-Ze fruta? Ba bueno zuri… iguel ba guri eskatzen oskuen ba… guk frutalak hartu ez genduzen eitten landarak etzien. Harek erosi […] Lerida edo kanpokuei erosi ta gero guk saldu eitten genduzen. Baiñe piñuek ba… ba, etzien, erein basuen, ta gero landarak ba saldu basuetan ipintteko.
-Ya, ya, ya.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia