Kotxeak ordu beterik behin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-013-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen kotxe gutxi ikusten zen. Futbol partidu osoak jokatzen zituzten bidean, ordu beterik behin-edo pasatzen zen kotxeren bat eta.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko maiatzaren 29a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ZAL-013/023
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak
Transkripzioa
-Jose: Oin hirurogeta… hirurogeta hamar urte, oin hirurogeta hamar urte edo /ero/ holakue, hirurogeta zortzi edo hamar […] futbolien eitten genduen kamiñuen, harrixek ipiñi erdixen eta. Behin o behin kotxe bat etorten bazan, kendu harrixek eta paseten zan ta, hurrengo ordu erdixen ta ordu betien ta… Partidue jokatzen zan. Honek [Antxon Villa] ta… honek jokatzen… ni fubolien eskasa nintzela ta porteru ipintten nindduen.
-Juan: Gero mutikuek jun giñazen baten, hemen […] eitten giñazen eta Ermure, […] emon oskuen palize bat Ermuen… kanpo-fubolien ta. Gure erropak eta…
-Elkarrizketatzailea: Euki zenduen taldea ala? Futbol taldea?
-Biek: Keba!
-Jose: ez, ez, ez.
-Juan: Hamen, eskolan ba preparaute… bueno.
-Elkarrizketatzailea: Ta Ermura?
-Juan: Bueno, Ermure juen ta…
-Elkarrizketatzailea: Baia hemen ez zan egon kanpo-futbola ezta?
-Juan: Keba.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!