Eibarrera ortuariak eta arrautzak saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-012-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ama Eibarrera joaten zen trenez ortuaria saltzen eta gero Isabel bera hasi zen. Udaberrian baba-beltzak, ilarrak, letxugak eta kipula berriak saltzen zituzten; udan, bainak, tomateak eta piperrak; neguan, porruak, azak eta azaloreak. Arrautzak ere saltzen zituzten, oilo asko eduki zuten eta.
- Proiektua: Zaldibarko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Etxazarra
- Data: 2013(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: ZAL-012/007
- Kodifikatzailea: Ainhoa Etxazarra
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
-Ta ortuen… gu Eibarrera /Eiberra/ juten gintzezan, ama juten zan ta gero ni. Ze ni ezkondu nitzen amen… amaz bizi izen nitzen, aitteaz ta amaz beti.
-Eta Eibarrera zetan ba?
-Ba berdura saltzen. Aza, porruek… oin udebarrixen eoten zien baba-baltzak, iderrak, letxugak, kipula barrixek… gero udan baiñak, tomatiek, piperra, piper txorizerue…
-Horrek saldu ezta?
-Ta gero, neguen porrue ta azie ta azalorie.
-Eta arrautzek eta holan ez?
-Arrutzak be bai. Oilluek asko eukitten genduzen. Oilluek eukitten genduzen… ni umie nitzenien iguel ehun bat oillo bai. Gure amama oillo zale itzela zan, ha zan gobernatzaillie, oilluek.
-Amama? Eta orduen, arrautzek be saldu.
-Bai, bai, bai.
-Ta zelan joaten ziñien hara, Eibarrera?
-Trenien. Egoten zan…
-Ta karga eroateko?
-Karga eruteko estaziñora astuen ta gero trenien.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!