Uztarroze (Nafarroa)

Erronkariko bailara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UZT-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erronkaribarreko gizon handi batzuk. Artzainen lana eta Uztarrotzeko sute bat

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Erronkariko Ballia dago Españan. Nabarrako Probinziaren, Aragokoaren eta Franziaren artian eta Ballia konpostan dei zazpi idik, deitan beidra Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Bidankoze eta Burgi; tenpra guzian eta beti izan da balie kaur anitz fama ontako eta onratuk mundu guzutik, eta Erronkariarrak izan dra beti anitz azkar anitz sufrituk, eta anitz baliente, gerrara xuaitan zrenian, eta korrengatik Nabarrako Erregek egin du tenpra guziez anitz mertxede eta emon duei anitz pribilegio zerbutxi andi egiten zeinein pakatako: eta andienetarik izan zen emoitea deretxo txaistako bere aziendeki eta saldueki Bardeara deus pakatu bage. Tenpra guziez erkin da balle kontarik anitz gizon andi eta anitx meritotako gisa guziez; baya bi andienak izan dra eta obro fama emon deinek balleari, Gardeko seme bat izena beizien Pedro de Bereterra eta erdaraz deitan zein "el Conde Pedro Navarro", zeren bere tenpran izan beizen Españako Errege Katoliken Generalik obena eta andienetarik, eta anitx fama eraman zien Italiako gerretan eta guzien burian Españolak buruzagi egin zrenian Aprikan Argelez eta Tunezez. Eta bestia izan zen Erronkariko seme bat, deitan beizen Julian Gayarre eta izan zen bere tenpran kantore andi bat, eta mundu guzian erraitan dei izan dela tenorerik oben izan dena eta ezaguntu dena tenpra guziez mundu kontan. Gaxoa il zen aski gazte, bestela anitx faboreziten zien balle koni, anitx adeskide beizen bere erriaren eta balie kontako. Balle kaur anitx ezaguntu da ere leku guzietan anitx ardi, aari eta axuri beitago, eta erostan beidite Nabarra eta Arago guzian; baitare, anitx lerdoi eta bagodoi beitago bere barnian, eta egitan da anitx zur, eta eramaitan ditei lotetuk, almadietan eguatxa barna, Zaragozara eta Tortosaradraino. Egitan da ere Balle kontan anitx ganzta eta zenbra ardien eznetik, anitx on, eta famatuk daude guzutik (daude?) guzutik; beste gaizarik ere badago, bala utzurik alte batra, Balleko gaizak xuanen naz orain eleraitra Uztarrozerik, ni kanko beinaz eta bapanak maitiena beitu betik bere gaizak. Uztarroze dago idirik gorena, beitago Franziaren mugan, eta da Balleko idirik obena eta obeki konserbatan dienak gaiza eta kostunbre zar guziak; egunko egunian bizi dira iri kontan bederatzu ein arima, txiki gora bera; badu eliza bat anitx eder eta andi, anitx meritotako altare andia eta kaliz eta kustodia dutienak, orobat nola beste gaiza guziak elizarnak. Egunko egunian dago apez jeina D. Robustiano Etxegarai, eta badu ogeita bedratzu urte eliza kontan dagola; alkate da Santxo Garderen etxeko burzegia, Ulpiano Marko eta juez munizipal da Julian Markoren burzegia, Bitoriano Marko, beita berbera gaiza kuek kontatan ditienak. Idi kontan izan da betik obro ardi eta saldo ezik Balle guzian eta korrengatik da ere idirik abratsena nik ezaguntu dud ene tenpran ogeita amar milla buru igarorik, bala orai dago zerbait txikiago: saldo koriek guziak xuaiten dra San Migelez Erribrara eta Bardeara, eta kan egoitan dra Maiatzaradraino, zeren keben, egitan beitu negian anitx elur eta tenpra gaizto eta obenian [zamait] ila- ilabetez ezdekite erkin etxerik, eta korrengatik biartan zuei txatxi guziak neguko Erribrara; eta kan egitan dei ertzaroa eta guzia. Milla eta zortziein eta irurogei[ta] baten urtian, agorrileko amargarnian agitu zen idi kontan desgrazia anitx andi... (andi?); arrastri kartan txatxi zen menditik Paskual Gorriaren neskato bat, eta aigal gaian xuan zen oiara, eta akaituk beizagon loak arrapatu zion argia ixikirik utzurik arka baten gainian; eta eretxarri zenian ekusu zien sutan zagola arka; lotxatuk xagi zen eta xuan zen berretaren artra lotako suaren eta ezbeizagon urik xuan zen lasterka eguatxara, ezlezein eurek ere xakin; bala eldu zeneko ura guzia ixikirik erden zien; gunian iranegitan asi zen baia xuan zeneko jentia, igan zen sua sabaiara, eta kan beizagon anitx auts eta belar fite ixiki zen guzia eta erkin zen sua etxe gainiara; eta olez eginik beizagon etxe gain kura eta beste etxenak ere bai, [xuan zen artuz anitz indar suak etxe baterik bestiara eta bi edo iror orenez erre zen irurogei eta bortz etxe].

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia