Uztarroze

Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Erronkariko ibarreko laugarren populatuena da, Izaba, Erronkari eta Burgi ondoren. Zuberoarekin egiten du muga iparraldean; Otsagabia eta Ezkarozerekin mendebaldean; Izabarekin ekialdean; eta Bidankoze, Urzainki eta Erronkarirekin hegoaldean. Irigoine, Zabalea, Espandoia eta Iribarne dira auzo nagusiak. Bonapartek, zubereraren azpieuskalkitzat jo zuen erronkariera; baina gaur egun bereizi egiten dituzte bata eta bestea, “erronkariera” beste euskalki bat delako, gainontzekoetatik bereizi behar dena. Bertako alaba zen Fidela Bernat, erronkarieraren azken hiztuna; beraz, gaur egun ez dago bertako jatorrizko euskara hitz egiten duenik.

  • Hizlariak: 4
  • Zintak: 13
  • Pasarteak: 39
  • Transkribatutakoak: 7
  • Audioak: 8
  • Bideoak: 30

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia