Euskaldunek eta erdaldunek janzkera desberdinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-041-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:02:49
- Erref: USU-041/031
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
-Eta berak neskak egiten zituzten opariak?
-Bai, beak'e bai.
-Eta nolakuak izaten zien?
-Ni agostukua naiz eta aurki det. Aurki ingo diye. Nola esango nizuke ba, gorbatan bat edo.
-Baiña hori gaztetan'e bai gorbatak?
-Bai, badittut ordukuak'e bai, ordukuak'e badittut. Nahiz ez jantzi. Zeatik ez zan gogokua gorbata hemen. Erdaldunen zea zalako. Bai. Ez zan, ez zan, ez zan.
-Nolakua zan janzkera, hemenguena eta erdaldunena desberdiña zan?
-Bai.
-Eta Zertan? nolakua zan hemenguena?
-Hemengo jazkera bat zan galtzak milrayas zan. `[...] txikikin eta ez al zea goatzen zea bat? Oandikan'e bado tela holakua. Euskaldunen jantziya hua zan. Ta atorra edo alkandora txuriya ta ahal zunak edo nahi zunak txapela. Nik ez det sekula ibili txapelik. Attak bai, baiño nik ez det ibilli.
-Baiña atorra ta hoi dana bai.
-Bai-bai. Atorrak oandikan badazkau milla ta... mil novecientos veintitantosko zeak'e bai.
-Eta erdaldunen jazkera nolakua izaten zan?
-Haik ekarri zuen hemengo lepoko korbata edo hoi.
-Egunero jazten zuten?
-Gehientxuenetan bai.
Beste gizona: -Galtzak panazkuak edo hola.
-Bai.
-Panazko galzak erabiltzen ziztuzten haiek?
-Bai, haik bai.
Beste gizona: Maletak ekartzen [...]
-Sokakin lotuta, bai jauna.
-Eta zuek galtza milrayasak jazten zenutela. Umeak ziñatela ere galtzak jazten zenitzuten edo galtza motxetan juten ziñaten?
-Galtza motxetan, bai. Eskolara ere hala juten giñan, e. Galtzak, amak esanda, "ya galtzak jazteko ordua iritxi zaik". Bai, eta hamabost bat urte edo. Bai, nik hamalau bat, hamabost bat joko nikek.
-Eta bitartian neguan hotzak eta?
-Galtza motxakin, bai.
-Nola aguantatzen zenuten hotza?
-Hotz earrak pasiaz. Klaro.
-Eta hori normal, natural.
-Bai-bai, normal, normal.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!