Guardia zibilekin izandako anekdota
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: USU-041/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Euskara » Euskararen egoera , Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
- Ta zuek erdera nun ikasi zenuten?
- Hamentxe, hoikin.
- Haiekin?
- Bai.
- Eta zailla in zitzaizuen erderaz itia?
- Erdera? Bai.
- Eta oain zer moduz hitz eiten dezue?
- Esango dizut anekdota bat: hemen baserri bat bazan, horrek badaki, Urkamendi, Euxebio’re bai, ezautu zun nagusiya, ta basarritikan atera zan hola kanpora beira ta guardia zibillak ikusi zittun behetikan gora. Ta ordun guardia zibillak juten zian haraiño iritsi ziala esatea, ta firma bota behar zan basarri hortan. “Honeaiño iritsi gea ta firmatu iazu paper hau”. Ta hala ikusi zun “oi, guardia zibilla, kauen...”. Ta neskamia eukitzen zun, ta neskamiak ez dakit ze izena zun, oandik bizi da neskamia, Joan Antzonekua... Maria. “Maria!” “Zer dezu?” ta “Oain datoztin hoidi firmatu yozu papera”. Ta jetsi zan behera ikustea, ta guardia zibilla ta “Nik ez! Nik lixatzen lan asko dakat eta nik ez diyot hoidi zeatuko, onartuko”. Ta “Bueno, neonek errezibitu beharko diyet” . Ta atera zazu, atera zan hoi, Euxebio hoi, kanpoa ta “¡Hola! ¡Buenos días! Buen día, ¿eh? Nik esan behar dittudanak esan dizkit, hortik aurreakuak zuek esan beharko dittuzue”. Zenbat zakin harek zean, e! Aber zenbat zakin harek, ezer gehiyo ezer.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!