Montevideotik etorritako aitona
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-041-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Joxeren aitona Montevideon jaiotakoa zen eta 25-26 urte inguru zituela itzuli zen hona familia osoa. Santa Kruz apaizaren laguna omen zen.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: USU-041/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
-Aitonak..., aber nola esango nizuken nik, aitona jaio zan Montevideon. Bai. "Por cincunstancias de esto" atta ta ama hara jun zian eta han jaio zan attona, bai. Uruguai da, ezta? Bai, Uruguain, hala jartzen zun.
-Noiz arte egon zan?
-Hoixe bai ez dakiula. Baiño kalkulatzen deu hoeitabost-hoeitasei urte arte han egondu zala.
-Eta han euskeraz hitz eiten zun?
-Bai, seguru, seguru asko, bai. Bai-bai-bai.
-Eta geo honea bueltatu, zergatik bueltatu zien?
-Bere atta-ta etorri zien ta semiak honea etorri zien.
-Zein garaitakoa izango da gutxi gorabehera?
-Mil ochocientas setenta y tantos hola, bai; edo sesenta y tantos.
-Beste gerra batzuk zian orduan.
-Bai, zeatikan aitatzen du gue Donostiko ze horrek aittatzen du lagun haundiak ziala zeanakin, "con el Cura de Santacruz". Bai, hori attatzen du, harek aittatu zun. Gue atten attona edo zea Santakruzekin bazin zea.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!