Usurbil (Gipuzkoa)

Antzezlanetako oroitzapenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-038-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Pulmonía doble antzezlana egin zutenean, gripea zeukan Iñakik, baina hala ere antzeztu egin zuen. Beste antzezlan batzuetako oroitzapenak gogoan ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze antzerki egin izan dituzue, danak euskeraz?
-Ez, erderaz'e asko. Bat Jabier Soroak goguan eukitzen dik. "Pumonía doble" titulua zan. Erderaz. Ta nik iten nun asistentia, andaluza. Eta Jabierrek iten zin ez zekit ze.
Joxe: -Zein Jabier?
-Soroak. Nik sartu bihar nin ohiyan, beakin batea oihiyan ez zekit ze asuntogatik. Eta ni neon egitan gripazua edo gaiñian nula. Egitan. Ta kalentura edo. Ta Jabierrek: "La hostia! Ez hakan hotz haundik! [sartu hintzanean?]". Hola, parrez aittu izandu gea. Asko antzerkik. Bueno! Beste bat. Ez zekit neskazaharra edo zer zan. Nik ateata berriketan, bezpeako kontuk esaten eta. Baiño Pillare zala uste dit sartu bihar zana, Pillare [...] ta. Klaro, segi in behar, nik nere paperai añaditu bat eta beste, hango illarrak eta ez dakit zer eta badakit zer eta, parre-saiua eman ziok Pilarei. Sartu! ta. Nik han segi behar. Ta gure anaiyak kontatu. Hori bere gisa asmatzen ai dek, iñor ez zaiok sartzen eta. Hoixe iten emen zula. Baiño askotan hola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia