Soldadutzaraino iritsi Usurbilgo jendearen berotasuna
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-038-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutza Carrascal eta Irunen egin zuen. Carrascalen zegoela gertatutako anekdota kontatzen du: San Ferminetara joateko baimena lortu nahi zuen eta lagun bat Usurbilgo Santixabeletara joan zen; lagun haren bidez mezu bat bidali zion anaiari; azkenean oso ondo atera zen dena.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria
- Data: 2010(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:03:08
- Erref: USU-038/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Soldaduska jun ziñala ere esan dezu.
- Bai.
- Noa jun ziñan?
- Zeara, nik kunplittu nun Carrascalen aurreneko hiru hillabetiak.
- Nun?
- Carrascal.
- Nun dao hoi?
- Hoi, Naparruan. “De Campanas pa’arriba”. Muruarte bertan. Ta han hiru hillabete, “de campamento”. Ta geo Irunen. Colón. Anekdota bat kontatuko dizut Carrascalekua: han, ni neon Colóngo zean, ta Donostiko zean alfereza zitxon Joxe Mari Koipienekua. Bai, oso lagun oso ona. Ta harek azkeneko, haik hiru hillabete ta hiru hillabete ta hola itten ziyen zea, soldaduska, alferezak eta hoik, eta harek azkenengo tenporada zula uste det han. Ta “Hombre Iñaki!” ta hala, Santixabeletako permisua nahi al nun, konsegittuko zula: “Utzi iak pakian, motel! Nik Santixabelak geo’re, ondo baldin banaiz hor zeok”, ta berehala San Fermiñak baizian Panplonakuak, ta “hareako moldatuko gaittuk”. Bueno. “Ni Usurbillea niak”, beak esan zitxan, Santixabelak baiño lehentxio, “zeozer nahi al dek enkarguik o?”. Ta banitxakin gure Joxe ta Felix Patri ta Patrinian han izango ziala, ta “Etorri pixkat!”, goatu zitxan, hartu nin orri bat eta papera eta sobria ta jarri nitxon: “Querido hermano” dana erderaz ordun “¿tú bien?” galdera “yo bien. Mándame cien”. Ta sobre hori sartu ziot Joxe Mariri, Joxe Mari alferezai: “Joxe Mari, hau ta hau”, “A! Oso ondo!”, ta hartu zin ta etorri dek Patrinea, ta larunbat illunabarra izango huan, ta hor juntauta, ta “Bueno, abixu bat’e badit, zea, Joxe, hitzako”, “Hara!... Kauen! Kabroya!” iñez hua, ta “Hara!” ta “Ze jarri dik?” eta “Hau ta hau ta hau ta...”, ta jende asko han “Bueno, hi, nik bi duro emango dizkit... ez dakit zer...”.
- Zea!
- Bai, bai, bostehun pezta o ez dakit zenbat danea bildu zeak!
- Ze esaten dezu!
- [...] Bai, bai, handik astelehenea [...] “To, hi!”, “Bueno, bueno, adarra jotzen ez hasi”, “Egiya! Hau ta hau ta hau ta hau, holako ta...”, “Bueno, bueno”, hala hartu nun.
- Diru hura zertan ibili zenun? Diru hura zertako zan gero San Fermiñeta juteko o...?
- Noski, ba! Bai, bueno! Han gaiñea, pinta, “la pinta de vino” esaten ziyena hartu hola ta ra-ra-ra-ra-ra... lagunak kentzen zilako e!
- Bestela dana?
- Dana ez det esaten, baiña trago earra bai!
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!