Usurbil (Gipuzkoa)

Dantzako arropa eta bikoteak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-037-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Dantzako arropa nolakoa izaten zen azaltzen du. Dantza-taldean bi bikote sortu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Dantzarako ze erropa erabiltzen zenuten?
-Guk grupuan galtza zuriyak eta gerriko gorriya eta txapela. Dantzari txikiyen zea. Ta geo izaten zien tarteka..., izaten dia. Zintzarrikin eta.
-Oiñetakuak eta?
Oiñetakuak, alpargata zeak [...]. Eta geo bai, geo dantzak zatoztin, dantzak bakoitzai. Batez'e Naparroko dantzak zan bere erropa. Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak, leheno esan deuna, hoi, galtza zuria ta zea. Baiña naparrak eta hor ya, joer! Ta segitze ezkeo, klaro, zailla zeon. Eta hola bukatu zan. Gero, gaiñea, klaro, bat nobiyuakin hasi, bestia ez.... Dantza taldetik, nik ezaututako taldetik bi bikote sortu hittukan. Bat alkatia izandakua, Joxe Antonio; ta Ana Mari Xumeta. Handik hasi zian nobiyo. Ta bestia Beristain, hil huan, eta Josefina Atxega, Juan Josen arreba. Hoik bi bikote sortu zien dantza-taldetik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia