Erreboteko epaileak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-034-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: USU-034/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Gero izaten dia tarteka dudosuak dian jokuak edo kintziak izaten dia. Hau ze ote zan, eta baiño. Hortaako han egoten dia juezak eta haik erabakitzen duena eta fuera.
- Zenbat juez egoten dira?
- Ba sakako sakia itten dan paeta aldian bi egoten diya, zeatik han losa txiki bat egoten da ta sakiak'e losa txiki horren barrenen sartu bihar du. Ordun ba ondo in dun edo han arrai bat gertatzen dan, ez dan edo, hua ikusten bi egoten dia eta geo beste bi erdiko arraiyan eta beste baldin badae behian ba hobe. Sei bat. Ondo egoteko sei bihar due.
- Ze gauza esaten dituzte, "arraia" edo "kanpora" edo. Euskeraz?
- Bai, bai, bai.
- Ze hitz esaten dituzte?
- Hamabost eta hutsa, hogeita hamar ta hutsa, hogeita hamar ta hamabost; segun.
- Kanpora, barrura, arraia...
- Ez. Arraiya danen ba hogeita hamar ta hamabosteko arraiya ta geo, aber, berrogeira ailligatu bihar du batek.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!