Usurbil (Gipuzkoa)

Errebotea vs tenisa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-034-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Errebotearen eta tenisaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero gertatzen da, tenisian ez due hola iten, baiño hemen iten da, konpaziyuan bat berrogeiyan bado, arraiyik gabe berregeiyan bado eta bestia hogeita hamarrian, eta hogeita hamarrian daonak itten badu beste kintzia, eztittuk berrogeina jartzen baizik berrogeikua atzea etortzen dek, hogeita hamarrean jartzen dittuk biak. Hemen hala da bai. Eta holako zea batzuk. Hor ibili izandu gea, mundu hortan.
- Eta puntuena nundik dator. Hamabost eta...
- Ez dakigu. Hori guk hola ikasi degu ta aspaldiko kontuak dia ta.
- Hamahiru joko egitea ere.
- Hamahiru joko, bai. Ta hamaika ere izaten da. Baiño normalian hamahiru.
- Hori tenisetikan etorriko duk, ezta?
- Keba, keba! Tenis baiño lehenaokua izango da hau. Hemen behintzat aspaldikua. Hau ikusten danez artzaiyak ibiltzen zien. Badia izena duenak, jokalekuk eta. Jokalurra ta. Badia batian eta bestian. Eta hoik ibiltzen zian eta geo pixkana-pixkana eskuz ibiliko zian baiño geo pixkana-pixkana hasi hittuan ba tresnak-eta sortzen eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia