Usurbil (Gipuzkoa)

Gerrako abioiak

Gerrako abioiak Abioiak Lasarteko hipodromoan lurreratzen ziren. Abioi haiek nolakoak ziren azaltzen du. Gernika bonbardatu zuten abioiak kanpotik etorri ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-029-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abioiak Lasarteko hipodromoan lurreratzen ziren. Abioi haiek nolakoak ziren azaltzen du. Gernika bonbardatu zuten abioiak kanpotik etorri ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Abioiak-eta esan dezu hemendik pasatzen ziala.
-Bai, zean jeixten zian, hipodromon abiona. Bonbardatu zuenian zea, bonbardatu zuenian Eibar; bueno, Gernika, haik kanpotik etorri zian. Haundik, alemanak. Hemendik juten zan bi edo motor batekoa, boon-boon-boon, katxarro zahar bat, hemengua zan eta. Hua juten zan. Hua ikusten gendunian bildurrak aidian, zein etorriko ote da ta, alemanak edo. Harek jun eta etorri iten zun eta juten zan eta harek ez zun habilidaderik ezertako. Zera zan, nazionala, hemengua. Juten zan eta ez dakit nun botako zittun, itsasuan botako zittun noski. Harek ezer ez. Baiño alemanak zian, ño!, haik bai, ostras! Jarri ta dziiiii. Alemanak eta italianuak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia