Gerrako beldurra, ihesa eta fusilatuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-029-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Iñaki Urkia
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: USU-029/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
-Zazpi afusillatu zituen Usurbillen.
-Eta haietako bat maixua. Eta zergatikan?
-Harrapatzen zuena fuera. Ze uste dezu? Hemen nola ikusten dezu telebisiyuan Kosovo ta hoitan jendia paketiak hartuta. Kamiyo hontan karretillakin, paketiak bizkarrian hartuta, astuak, danak, ihesi Donostitikan. Hemen taka-taka-taka. Nora zoaz eta Bilbo aldea, martxa aurrea. Nere anaiak Frantzira alde ein zun. Atta berriz meta azpiyan lo eitten. Bildurra.
-Meta azpian?
-Bai, egunak, egunak. Bildurra. Honea etorri zian "Viva Cristo Rey" esanez-ta falanjia. Maldezioa... "Viva Cristo Rey" ta "mecauben dios!" esaten zuen. Hor goitik etorri zian hemen sartu zianian kuadrilla, eta beste kuadrilla hemendik. Eta ordun'e bazian gizonak hemen. "Viva, viva, viva! Ahora no tenemos miedo!" Bigarren gabian bere koiñatua hartu ta ta!, fuera.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!