Usurbil (Gipuzkoa)

Lehengo bertsolaritza nahiago

Lehengo bertsolaritza nahiago Lehen bertsolariek zer gai tratatzen zituzten azaltzen du. Askoz nahiago du orduko estiloa; bertsolarien artean sortzen zituzten gaiak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen bertsolariek zer gai tratatzen zituzten azaltzen du. Askoz nahiago du orduko estiloa; bertsolarien artean sortzen zituzten gaiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Leheno bertsolariek zer gaietaz hitz egiten zuten?
-Oan bezela gairik ez zayen jartzen.
-Libria izaten zan?
-Beak teman bat hartzen zuen. Asko, behintzat, hola Francon garaiyan politika asko sartzen zan, jendiai asko gustatzen zitzaiyon hoi, politika pixkat sartzen zuen. Bertsolarik kastigatuk'e bazian ordun. Kastigatuk'e. Multak-eta kartzelara're baten bat eramana ta. Bazien. Politikan sartzen zuen eta nunbait jendiai gustatzen zitzayon pixkat saltsa hoi.
-Emaztea: -Eta geo alkarren aitzakik zeatzen'e bai.
-Geo alkarri bere bizimouan zipoka ta. Geo andria ta andregaia ta, ez dakit zer eta. Temak berak sortzen zittuen, askoz'e polittaua zan gaiñea hua, askoz'e polittaua, bertsolarik ordun aitzen zian bezela. Oango zer hoik tema jarrita; tema zaillak jartzen dixkie gaiñea askotan eta. Hoi, hua pentsatzeko ta. Meritua gehiyo izango du oangu horrek baiño lehengua askoz'e polittaua huan.
Joxe -Frantses hua zein zan?
-Beren artian sortzen zittuen temak.
-Emaztea: -Xalbador. Ta bestia zea, Mattin. Earrak zian bai haik'e. Lenguan telebisiyuan eman zuen Xalbadorren paisajia, etxia ta danak eman zittuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia