Usurbil (Gipuzkoa)

Kaxianori etengailua non zegoen esan ziotenekoa

Kaxianori etengailua non zegoen esan ziotenekoa Kaxianorekin gertatutako anekdota kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kaxianorekin gertatutako anekdota kontatzen du.

Transkripzioa

Joxe: -Hik ezautu al hun bertsotan zea, Idiazabalko hua? Xepai?
-Xepai, bai.
Joxe -Hua ezagutu al huan hik?
-Xepai? Bai, bai.
-Ze mouzkua zan hua?
-Ona bertsotan. Elektriko hoitakua. Bai, bai, baiño kriston abailla zuna, bai. Ona bertsotan. Kaxianokin..., Kaxioano aitzera ba al dezu?
-Bai.
-Zein zan Kaxiano?
-Itsua.
-Hoi da. Xepai horrek taberna zun Idiazabalen, eta oandikan han segitzen du tabernak. Oain gaiñea taberna bastante lujoko, bastante dottore jarrita dao taberna hua. Kaxioano hoi eaman du tabernan soiñuba jotzeko, ta soiñuba jotzen eguna pasau da` eta gauian kuartoa lagundu, bakizu, itsua. "Bueno, lagunduko dit kuartoa". Kuartoa jun dek eta. "Bueno, Kaxiano, argiyen llabia hemen dakak, e!" Ta "jakingo dek ba nik horren biharrik ez dedala". Ta, mekauen, ordun konturatu bertsolariya, ño!, hanka sartu dit. Bai ba, itsuai "argiyen llabia hemen dakak" itsuai, batere zeatu gabe /be/. "Aizak, nik horren biharrik ez deala jakingo dek ba" itsuak. "Mekauen, ez zaiyok iñoi esan holako..." bertsolai horrek, "ez zaiok iñoi esan, zeatikan lotsakizuna dek neretzako ta". Hurrengo egunian jeiki dek Kaxiano ta herri guztiyak ba omen zitxakin! Herri guztiyak ba omen zitxakin, beak kontatu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia