Bataioaren ostean ama elizan sartu arte teilapean egon beharreko ohitura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-022-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bataioaren ostean, bazkaria izaten zen. Ama ohean egoten zen orduan, jaio eta berehala izaten baitzen bataioa. Elizan sartzea egin arte, amak teila bat buruan zuela atera behar izaten zuen etxetik.
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: USU-022/022
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak
Transkripzioa
-Bataiua eta gero egiten zan zeoze, bazkarin bat edo?
-Izaten zan bai, merienda eo bazkaiya eo zeoze.
-Eta ama juten al zan horrea edo ama etxian?
-Ama oyian. Zeatikan bataiyatuta korrika batayatzea juten [zien] hiltzeko beldurra, umia linboa jungo zala ta, korrika. Esaera badek...
Emaztea: -Geo elizan sartzia itten zan, elizan sartzia in arte teillatupetik amik ez zan ateatzen kalea. Nik hor badakat gaiñea zea bat, disko bat. Baratzaa juten da ama ta teilla hua burun hartuta juten da.
-A bai, bai, ohitturak bazian, burun teilla hartu ta baratzan ez dakit nun teilla hua jarri.
-Teilla hura jarri ez, behar zuna baratzatik hartu hua burun.
-Elizan bataiya, zea, familiya izan eta elizan sartzia iten zan ama sendatzen zanian edo, handikan zortzi egunea edo.
-Beatzi egunea.
-Ta ama oyian, zeatikan bataiyua seittun egun berian edo hurrungo egunian korrika batayatzea, umia hiltzeko bildurrez. Hil'e asko itten zien ordun, e. Umiak asko hiltzen zian zeatikan oingo bezelako adelantoik ez zan eta. Umia hiltzen baldin bazan linboa jungo zala ta, leheno esan deu ba linbuan asuntuoi. Ta korrika batayatzea.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!